Maine de Biran

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Maine de Biran

Maine de Biran (jaiotza-izena: Marie François Pierre Gontier de Biran; Bergerac, 1766 - Paris, 1824) frantses filosofoa izan zen. Dordoina departamenduko kudeatzailea izan zen, diputatua eta estatu-aholkularia. Kanten eta Fichteren eraginez, filosofia idealista landu zuen. Indarra, sustantzia, kausa eta gisa horretako kontzeptuak borondatearen jardueraren arabera interpretatu zituen, espirituak berak bizi dituen bezalaxe. Frantses espiritualismoa esaten zaion filosofia honek eragin handia izan zuen Cousin, Ravaisson eta Renouvierrengan. Lan nagusiak: De la décomposition de la pensée (1805), Les rapports du physique et du moral de l´homme (1834), Essai sur les fondements de la psychologie (1812).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Maine de Biran Aldatu lotura Wikidatan