Dordoina

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Dordoina (24)
Dordoina
Eskualdea Akitania
Prefetura Périgueux
Azpiprefeturak Bergerac
Nontron
Sarlat-la-Canéda
Kokapen mapa
Biztanleria 388.293
(1999)
Dentsitatea 43 bizt / km²
Eremua 9.060 km²
Barrutiak 4
Kantonamenduak 50
Herriak 557
Departamendu
burua
Bernard Cazeau
-
Kontseilu Orokorraren webgunea

Dordoina (okzitanieraz Dordonha, frantsesez Dordogne) Frantziako 24. departamendua da, Akitania eskualdean. Okzitaniako lurraldea ere bada, eta Périgord izeneko lurralde historikoaren mugekin bat egiten du ere bai.

Prefetura edo hiriburua Périgueux da.

Eduki-taula

Mugakideak [aldatu]

Mugakideak hauek ditu: Iparraldean Haute-Vienne, ekialdean Corrèze eta Lot, hegoaldean Lot-et-Garona, hego-mendebaldean Gironda, mendebaldean Charente-Maritime eta ipar-mendebaldean Charente.

Udalerri nagusiak [aldatu]

  1. Périgueux: 29.416 biztanle (2007). Pref.
  2. Bergerac: 27.601 bz. Supref.
  3. Sarlat-la-Canéda: 9.381 bz. Supref.
  4. Coulounieix-Chamiers: 8.360 bz.
  5. Boulazac: 6.708 bz.
  6. Trélissac: 6.617 bz.
  7. Terrasson-Lavilledieu: 6.214 bz.
  8. Montpon-Ménestérol: 5.667 bz.
  9. Saint-Astier: 5.329 bz.
  10. Chancelade: 4.150 bz.
  11. Ribérac: 4.123 bz.
  12. Prigonrieux: 3.895 bz.
  13. Neuvic: 3.545 bz.
  14. Nontron: 3.458 bz. Supref.

Kultura [aldatu]

Sarlat gauez

Ondasun nabarmenak [aldatu]

Lascauxeko leizeak departamendu honetan kokatuta daude eta mundu mailan oso ezagunak dira, izan ere Gizateriaren Ondaretzat izendatu dituzte.

Aparteko leku ikusgarriak honako hauek ditugu:

  • Périgueuxeko Saint-Fronteko katedral erromanikoa eta hiri zaharra.
  • Sarlat-la-Canédako Erdi Aroko hiria.
  • Bergerac hiri zaharra.
  • Villars udalerrian Le château de Puyguilhemeko gaztelua eta kobazuloak.
  • Brantômeko herria edo "Périgordeko Venezia".
  • "Les Jardins du Manoir d'Eyrignac" lorategia (Salignac-Eyvigues).
  • Eyzies-de-Tayac eta Moustierreko historiaurreko ondarea.
  • Montcareteko hiri erromatarra.

Okzitaniera [aldatu]

Okzitanierazko aldaerak diren lengadocera eta lemosinera lurraldeko hizkera tradizionalak dira.

Dordoinar ezagunak [aldatu]

Ikus, gainera [aldatu]

Kanpo loturak [aldatu]