Makina sinple

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Makina sinpleak gizakia antzinatik erabiltzen dituen eta lan fisikoa arindu eta errazten dion oinarrizko tresna batzuk dira.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aizkoran, karraskagailuan, zulagailuan eta beste hainbat tresnetan oinarrituta sortu ziren lehenengo lanabesak, eta tresna horien hainbat adibide aurkitu izan dira antzinako gizakia bizitako lekuetan: aiztoaren edo labanaren modura zorroztutako harriak; lurra zulatzeko edo harrotzeko aitzurrak; hainbat erabiletarako aizkorak; hezurrezko, adarkizko edo harrizko muturra duten ehizarako lantzak... Tresna horiek, eraldatuta, jakina, oraindik ere erabiltzen dira.

Erabilera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Makina sinpleek gizakiaren parte-hartze zuzena behar dute funtzionatzeko eta gauzak mugitzeko, igotzeko, jaisteko, banatzeko, elkartzeko eta beste hainbat gauzetarako balio dute.

Adibideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauexek dira makina sinple ezagunenak: palanka, txirrika, gurpila, plano inklinatua, tornua eta ziria.

  • Palanka: Palanka barra zurrun bat da. Funtzionatzeko mugitu nahi den gorputzaren azpian eta euste-puntua deitzen zaionaren azpian sostengatuz erabiltzen da, libre geratzen den aldean indarra (potentzia) egiten da eta altxa nahi dugun gorputzaren erresistentzia gainditzen dugu.
  • Txirrika: Buelta osoan erretena duen gurpila da txirrika. Pisuak modu erosoan altxatzen laguntzen du txirrikak.
  • Gurpila: Ardatz baten inguruan biratzen duen atal biribila da. Gorputz astunak errazago garraiatzen laguntzen du edo motor baten bidez gorputz astunak garraiatzen ditu.
  • Plano inklinatua: Maila ezberdinetan aurkitzen diren bi punturen artean kokatutako planoari deitzen zaio plano inklinatua. Gorputz astunak altxatzeko edo mantso jaisteko erabiltzen da makina hori.
  • Tornua: Ardatz baten inguruan biratzen duen zilindroz osatutako makina da tornua. Pisuak behetik tornua dagoen mailaraino altxatzeko erabiltzen da makina hori.
  • Ziria: Gai solidoan sartuz irekidura bat egiteko gai den material gogorrezko pieza mutur zorrotza da ziria. Harriak edo zurak pilatzeko erabiltzen da ziria.
40x40px Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Makina sinple Aldatu lotura Wikidatan