Makrofago

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Makrofago bat pseudopodoak luzatzen, bi partikula arrotz harrapatzeko

Makrofagoak immunitate-sistemaren zeluletako batzuk dira, fagozitosi egiteko ahalmena dutenak (leukozitoen antzera). Ez dira leukozitoak, baina leukozito mota batzuetatik sortzen dira, monozito izenekoetatik.

Makrofago gehienak ehun konektiboan daude. Zelula handiak dira, fagozito guztien artean handienak. Mugikorrak dira eta behar dituzten lekuetara abiatzen dira, antigeno ala partikula arrotzak suntsitzeko. Konplementuak eta antigorputzek makrofagoak erakartzen dituzte antigenoetaruntz, partikula arrotzen fagozitosia egin dezaten. T linfozitoek, bestalde, linfokina izeneko substantziak ekoizten dituzte, makrofagoak aktibatzen dituztenak.

Hiru dira makrofagoek betetzen duten eginkizunak:

  • zelula "garbitzaileak" dira, ehun konjuntiboa garbitzen dutenak, hildako zelulak eta beste hondakinak fagozitatuz.
  • bakterio, birus eta zelula arrotzen fagozitosia egiten dute. Minbizidun zelulak irensten dituzte ere.
  • erantzun immunearen prozesuan parte hartzen dute, antigeno arrotzak T linfozitoei aurkeztuz, hauek aktiba daitezen.
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Makrofago Aldatu lotura Wikidatan