Zorion

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau zoriontasunezko emozioari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Zorion (argipena).
Zoriona begitartean islatzen den emozioa izaten da. Irudian, haur zoriontsu bat irudikatzen duen margolana.

Zoriona edo zoriontasuna pertsona batek bere barnean sentitzen duen poz, alaitasun, gozamen, lasaitasun eta maitasun-egoera da, sofrimendu eta asaldurarik gabea eta pertsonari betetasuna ematen diona. Zoriona sentitzen duten pertsonak zoriontsu direla esaten da. Definizio orokor horretaz haraindi, zorionaren kontzeptua zehaztu eta zoriona lortzeko bideak azaltzerakoan interpretazio ezberdinak eman dira erlijio, filosofia eta zientziaren aldetik. Horrela, berehalako plazer eta gozamenetik datorren zoriona eta pertsonaren barrutik datorren zoriona bereiztu izan dira. Nolanahi ere, giza eta gizarte-harremanak, osasuna, ekonomia-eskasiarik eza, pertsonaren ingurumena eta barne-asetasuna, besteak beste, aipatu dira zorion-iturri moduan.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zorion Aldatu lotura Wikidatan