Manhattan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau New Yorkeko barrutiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Manhattan (argipena)».

Txantiloi:New York hiriko barruti infotaula Manhattan New York osatzen duten 5 barrutietako bat da, hiriko erdigunean dagoena. Hudson ibaian kokatutako uharte bat da.

2004an 1.562.723 biztanle zituen.

Harlem barruti honen barruan dago.

Dorre Bikiak

Dorre Bikiak auzoaren ikurra ez ezik hiri osoarena ere izan ziren, ia 30 urtean zehar.

2001ean suntsitu bazituzten ere, barruti honetan kontzentratzen dira hiriko etxe orratz gehienak.

Kultura

Manhattanen dugu Broadway aldea, munduko antzerki gune nagusietakoa dena.

Kirola

Manhattanen kokapena New Yorken

Halaber, Madison Square Garden estadio famatua bertan dago. New York Knicks saskibaloi taldeak han jokatzen ditu etxeko partidak, NBA ligaren barruan.

Central Park

New Yorkeko parkerik handiena, Central Park alegia, barruti honetan kokaturik dago.

Zinema

Zineman hainbat pelikula girotu dute barruti honetan. Denen artean, Woody Allen zuzendari eta aktore new yorktarra nabarmendu izan da auzo hau aukeratuz ("Manhattan" eta "Manhattan Murder Mystery", besteak beste).

Kanpo loturak


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Manhattan Aldatu lotura Wikidatan