Manuel Turrillas

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Manuel Turrillas
Datu pertsonalak
Izen osoa Manuel Turrillas Ezkurra
Jaio 1905eko urtarrilaren 5a
Barasoain ( Nafarroa)
Hil 1997ko urriaren 20a (92 urte)
Iruñea ( Nafarroa)

Manuel Turrillas Ezkurra (Barasoain, 1905eko urtarrilaren 5a - Iruñea, 1997ko urriaren 20a) nafar musikagilea izan zen[1].

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jaioterriko Udal Bandan musika ikasi zuen. Ez zen profesionala izan, nekazal-kooperatiba batean lan egin zuelako. 20 urte zituela, Iruñera joan eta "La Pamplonesa"n sartu zen, non 50 urte eman zituen. Sanferminetan abesten diren abesti asko ("El primer cohete", "Clarín de fiestas", "Alegría sanferminera"...) berak eginak dira, baita Osasunaren ereserkia edo Nafarroa Oinezaren abesti batzuk ere. Azpilagaña auzoan enparantza batek bere izena dakar.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Mikel Aranburu: Manuel Turrillas en el centenario de su nacimiento, Iruñea: Iruñeko Udala, 2005, ISBN 84-95930-19-6


Biografia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Artikulu hau Nafarroako biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.