Barasoain

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Barasoain

 Nafarroa
Barasoaingo bandera

Barasoaingo armarria

Izen ofiziala Barásoain
Estatua
Erkidegoa
Merindadea
Espainia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Erriberriko merindadea
Alkatea Rita Delia Roldán Murillo
(AIB, eskuineko indep.)
Herritarra barasoaindar
Koordenatuak Koordenatuak: 42°36′13″N 1°38′47″W / 42.60361°N 1.64639°W / 42.60361; -1.64639

Navarra - Mapa municipal Barasoain.svg

Eremua 14,05 km2
Garaiera 492-644 m
Distantzia 25 km Iruñera
Posta kodea 31395
Biztanleria 631 bizt (2009)
Dentsitatea 44,91 bizt/km²
http://www.barasoain.net

Barasoain (azentua bigarren silaban) Nafarroako udalerria da, Iruñetik gertu dagoen Orbaibarren kokatua. 2009ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, herriak 631 biztanle zituen.

Eduki-taula

[aldatu] Inguru naturala eta kokapena

Martin Azpilikuetaren etxea izandakoa.

Barasoain, Erriberriko merindadearen iparraldean dago, Iruña eta Tafalla bitartean, itsasoaren mailatik 523 metrora dagoen muino batean kokaturik. Herriko punturik baxuena 492 metroan dago, Zidakos ibaiaren ertzean, eta altuena 644 metroko Artebeltz mendia da.

Herriak Añorbe, Tirapu eta Untzuerekin egiten du muga iparraldean; Oloritzekin ekialdean; Garinoainekin hegoaldean; eta Artaxoarekin mendebaldean.

[aldatu] Klima eta landaredia

Klimaren ezaugarriak mediterraniar motakoak dira, eta herriko landaredia ere, klima horren ondorio da. Neguak hotzak eta lehorrak dira (klimak ukitu kontinentala dauka), eta udak nahiko beroak, uztaila eta abuztuan 30 gradutik gorako egunak ohikoak dira. Urteko batez besteko tenperatura 12-13 gradukoa eta prezipitazioak 500 eta 700mm bitartekoak dira. Urteroko egun euritsuak 80 izaten dira.

Jatorrizko landaredia, arte eta haritzek oastua, ia erabat desagertu da gizakiaren eragina dela eta. Gaur egun hektarea gutxi batzuk baino ez dira geratzen.

[aldatu] Estazio meteorologikoa

Barasoainen, itsasoaren mailatik 524 metrora, Nafarroako gobernuak 1975ean jarritako estazio meteorologikoa dago.[1]

[aldatu] Historia

Barasoainen aurkituriko lehen giza arrastoak brontze arokoak dira. 1264ean Teobaldo II.a erregeak hainbat eskubide eman zizkien barasoaindarrei, horien artean, euren legeak ezarri eta betetzeko aukera. 1417an Carlos III.a erregeari eman zioten herriko parrokiaren gaineko patronatua. Barasoainen, behartsuei laguntzeko montepio edo diru-gordailua izan zen, eta 1615. urtearen inguruan sortu zen, Mexikon bizi zen Leozko Martin eta San Juanek eginiko dohaintzari esker sorturiko fundazioaren diruarekin. Fundazio hark gari gordailu bat zeukan, behar handieneko nekazariei laguntzeko, eta, XIX. mendearen hasieran, oraindik ere, herritarrei laguntzen jarraitzen zuen.

1665an San Germango dukeak, Nafarroako erregeordeak, hiribildu titulua eman zion Barasoaini, Filipe IV.a erregeak agindutakoaren arabera. Herriak, horrela, 700 dukat ordaindu zituen, Portugalen aurkako gerra ordaintzeko erabili zirenak. Barasoainen ospitalea izan zen, eta horri buruzko dokumenturik zaharrena 1701ekoa den arren, litekeena da aurretik ere zabalik egon izana. Erlijioari dagokionez, 1802an Jasokundeko Andre Mariaren elizak, abadea eta lau onuradun zeuzkan. Onuradunetako bat abadeak izendatzen zuen, eta beste hirurak barasoaindarrek.

1492an Azpilikuetako Martin jaio zen, Navarrus Doktore izenaz ezagutua izan zena. 1550ean, berea zen orube batean, eraikin berri bat eraiki nahi izan zuen, bere etxebizitza eta kanpotik etor zitezkeen bisitariak hartzeko etxebizitza. Horrela, alboetan dorreak zituen harladuzko eraikin dotore bat altxatu zen, eta toki berean egondako eraikuntza zaharra, eraitsi egin zen. Coimbran zegoen Martin jaunak, eraikinaren luxua ikusita, jauregia eraisteko agindu zuen, izan ere, eraikin erraldoi hark ez zuen bere izateko era xume eta apalarekin bat egiten. Azkenik, Alburquerqueko dukeak, iritziz aldarazi zuen. Jauregian, erregetzako partaide askok hartu zuten ostatu, horien artean Filipe IV.a erregea, 1646an.

1579ean herriak Erradako Juanen aurka kereila ipini zuen, Barasoaingo jaunaren titulua hartu zuelako. Jauregi hori herritik kanpo zegoen eta Dundrin izena zeukan. 1614ko urriaren 14an, Nafarroako gorte nagusiak epaia kaleratu zuen, eta jauregiari Dundrin izena jartzea debekatu zion Erradako Juani. 1620ko uztailaren 18an, Nafarroako errege kontseiluak sententzia berretsi zuen. 1712an jauregia Erradatarren seme baten esku zegoen, Elortzako Diego Antonioren esku,alegia. Elortzako Diego Antonio aldi berean, Barasoaingo abadea zen.

[aldatu] Demografia

Barasoaingo biztanleria
1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2006
617 638 650 636 651 679 594 572 551 462 421 509 554

2008ko erroldaren arabera, 24 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %4,28a (Nafarroako batez bestekoaren azpitik).

[aldatu] Ekonomia

Sakontzeko, irakurri: Nafarroako parke eolikoak

Barasoain eta Artaxoako udalerrien artean, Nafarroako gobernuak 2006. urtean eraikitako "Karakidoia" izeneko parke eolikoa dago. Instalaturiko potentzia 15,00 megawattekoa da.

[aldatu] Ondarea

  • Andre Mariaren eliza
  • Santa Luzia baseliza
  • Nafarrus doktorearen omenezko monumentua, jaio zen etxearen aurrean kokaturik.
  • Turrillas Maisuaren monumentua

[aldatu] Politika

[aldatu] Alkateak

Alkateen zerrenda
1979-1983
1983-1987
1987-1991
1991-1995
1995-1999 Juan José Liberal Fernández Indep.
1999-2003 Carlos Enrique Izuriaga Eslaba Indep.
2003-2007 Carlos Enrique Izuriaga Eslaba Indep.
2007-2011 Carlos Enrique Izuriaga Eslaba CPIB, eskuineko indep.
2011- Rita Delia Roldán Murillo AIB, eskuineko indep.

[aldatu] Udal hauteskundeak

Barasoaingo alkatea "Candidatura Popular Independiente de Barasoain" (CPIB) herri ekimeneko Carlos Enrique Izuriaga Eslaba atera 2007ko udal hauteskundeetan. Udaleko zazpi zinegotzietatik bost lortu zituen taldeak, eta, hortaz, gehiengo absolutua udalean. Baliogabeko boto bakarra izan zen (emandako guztien %0,26) eta 13 boto zuri izan ziren (botoen %3,38). Abstentzioa %14,41koa izan zen.

Barasoaingo Udala (2007)
Alderdia Botoak Zinegotziak
Candidatura Popular Independiente de Barasoain 245 5
Oihanzarra 127 2


2011n bi zerrenda independente aurkeztu ziren; oraingo honetan kontserbadoreak Agrupación Independiente de Barásoain (4 zinegotzi) izena eraman zuen; ezkerreko Oihanzarrak 3 lortu zituen, beraz bi bloke soziologikoen arteko aldea murriztu egin zen[2][3].


Barasoaingo Udala (2011)
Alderdia Botoak Zinegotziak
AIB 228 4
Oihanzarra 141 3

[aldatu] Udaletxea

Udaletxea, XVIII. mendean eraikia, elizatik gertu dago. Eraikuntza hiru zatitan banaturik dago eta lau fatxada dauzka. Udala alkatea eta sei zinegotzik osatzen dute eta udaleko idazkaria Olorizko idazkari ere bada.

  • HELBIDEA: Konstituzio Plaza, 1

[aldatu] Jaiak eta ospakizunak

Abenduaren 6an, San Nikolas egunean, "Oilarraren eguna" izeneko umeen ospakizuna antolatzen da. Herriko jaiak, San Bartolomeren omenezkoak, abuztuaren 24aren inguruan ospatzen dira eta sei egun irauten dute.

Ekainaren bukaeran San Pedro baselizarako erromeria antolatzen da.

[aldatu] Azpiegitura eta garraioak

[aldatu] Iruñea - Zaragoza (Conda)

Condaren Iruñea eta Zaragoza bitarteko lineak geltokia dauka herrian. Eguneko bost zerbitzu izaten dira norabide bakoitzeko. Lineak honako ibilbidea dauka:

[aldatu] Iruñea - Lodosa (Conda)

Condaren Iruñea eta Lodosa bitarteko lineak geltokia dauka herrian. Eguneko zerbitzu bakarra izaten da norabide bakoitzean.

[aldatu] Faltzes - Iruñea (La Tafallesa)

La Tafallesa autobus konpainiak Faltzes eta Iruñea bitarteko autobus linea ustiatzen du. Lineak bi zerbitzu ditu norabide bakoitzeko, eta honako ibilbidea:

Lerin eta Iruñea arteko lineak antzeko ibilbidea egiten du Tafallatik aurrera.

[aldatu] Euskara

Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Barasoain eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %6,95ek zekien euskaraz hitz egiten.

2008an Nafarroako Ezker Batuak eta Nafarroa Baik Euskararen Foru Legea aldatu eta gune mistoan udalerri gehiago sartzeko (horien artean Barasoain) proposamena aurkeztu zuten Nafarroako legebiltzarrean. UPN ez beste talde guztien baiezko botoarekin proposamena aurrera aterako zela zirudienean, PSN alderdiaren ustegabeko jarrera aldaketak, atzera bota zuen gune mistoaren hedapena[4].

[aldatu] Zerbitzuak

Barasoain, Mairaga-Erdialdea mankomunitateko kidea da.

[aldatu] Barasoaindar ezagunak

[aldatu] Bitxikeriak

Filipinetan, Manila hiriburutik 42 kilometrora, bada Barasoain izeneko herri bat, egun Malolos udalerriaren barnean dagoena. Filipinetako historian garrantzi handiko lekua da, bertako elizan estatu berriaren lehen konstituzioa sinatu baitzen.

[aldatu] Erreferentziak

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak


Orbaibar
Barasoain | Garinoain | Leotz: Amatriain, Artariain, Benegorri, Bezkitz, Hiriberri, Iratxeta, Leotz, Makirriain, Munarrizketa, Olleta, Santsoain (Musker-Hiriberri, Pozuelo, San Lorenzo), Santsomain, Uzkita | Oloritz: Bariain, Eristain, Etxague, Lepuzain, Mendibil, Oloritz, Orizin, Soltxaga | Orisoain | Puiu | Untzue
Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak