María José Escalona

Wikipedia, Entziklopedia askea
María José Escalona

Bizitza
JaiotzaSevilla1976ko urtarrilaren 17a (48 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
HeziketaSevillako Unibertsitatea
Doctor of Engineering (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakkatedraduna eta informatikaria
Enplegatzailea(k)Sevillako Unibertsitatea

María José Escalona Cuaresma (Sevilla, 1976ko urtarrilaren 17a) sevillar ingeniari informatikoa da, eta Sevillako Unibertsitateko Hizkuntza eta Sistema Informatikoen saileko katedraduna da.[1][2]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1997. urtean Ingeniaritza Teknikoan graduatu zen, Kudeaketa Informatikoaren arloan eta geroago, 1999an, Goi Mailako Ingeniaritzan, Informatikaren arloan. Ingeniaritza Informatikoan doktoratu zen Sevillako Unibertsitatean, 2004an.[1]

Lan ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1998an autonomo gisa ezarri zen, hainbat erakunderentzat analista informatiko gisa lan eginez. 1999. urtetik irakasle izan zen Sevillako Unibertsitateko Hizkuntza eta Sistema Informatikoen Sailean.[1] Departamentu bereko katedradun plaza lortu zuen.

YouTuben grabatzen ditu klaseak. Ikasleak unibertsitatera joaten dira eskola horiei buruz eztabaidatzera. ES3 (Engineering and Science for Software System) ikerketa-taldeko zuzendaria da.[3][4] Unibertsitate-egonaldiak egin ditu Indian, Estatu Batuetan, Japonian, Txinan eta Errusian.[5] Unibertsitate hedapenerako eta nazioarteko harremanetarako zuzendariordea izan zen.[6]

Orain, dena hain azkar ari da eboluzionatzen, ezinezkoa baita denetan onena izatea. Sinbiosia bilatu behar da, azkenean gure helburua lortuko dugula bermatzeko... Uste dut gaur egun garrantzitsuena eta enpresen baliorik handiena harreman-sareak direla.[3]

Sariak eta aintzatespenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]