Marakuia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Wikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko eraTaxotaula bat irakurtzeko era
Marakuia
Passiflora edulis espeziearen fruitua
Passiflora edulis espeziearen fruitua
Passiflora edulis espeziearen hostoak eta lorea
Passiflora edulis espeziearen hostoak eta lorea
Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Plantae
Klasea: Magnoliopsida
Ordena: Violales
Familia: Passifloraceae
Generoa: Passiflora
Espeziea: Passiflora edulis

Marakuia (Passiflora edulis) Passifloraceae familiako landare igokari bat da, jatorriz Amerikako eskualde beroetakoa (Paraguaiko lore nazionala da). Europarrek 1569an aurkitu zuten, Perun, orduan mediko espainol batek deskribatu baitzuen nola erabiltzen zuten landarearen fruitua indigenek. Gaur egun, munduko eskualde tropikal eta subtropikal gehienetan kultibatzen da (Hawaii, Australia, Ozeano Bareko uharteak, Hegoafrika, India...). Landarearen fruitua oso estimatua da, eta lorea ere, batzuetan, lore apaingarri gisa erabiltzen da. Sendabelar gisa ere erabiltzen da: hosto eta loreekin infusioak egiten dira.

Hitza portugesaren bidetik hedatu zen. Berez, guaranieraren mburucuyá hitza da, eta "euli-haztegi" esan nahi du, dela haren nektarra gustagarria delako intsektuek arrautzak bertan uzteko, dela fruituen edukiak euli-multzo bat gogorarazten duelako.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Landare igokaria da; klima egokian, 9 metroko altuera har dezake, nahiz eta gehienez ere 10 bat urte bizi ohi den. Zurtoina zurruna da, eta zurezkoa; hosto txandakatu handiak ditu, iraunkorrak, leunak eta berde ilunak, Sustraiak azalekoak dira, landare igokarietan gertatu ohi den moduan.

Lorea bakarka agertzen da; 5 cm-ko diametroa izaten du barietate basatietan, eta ia 10 cm balio apaingarriagatik hautatu eta kultibatzen direnetan. Zuria izaten da. Loreak arantza-koroa baten itxura du.

Fruitua baia bat da, obalatua edo biribila, 4-10 cm-ko diametrokoa, mamitsua eta zukutsua, eta azal lodi batez estalita dago. Mamiak hazi txiki ugari dauka. Kolorea barietateen arabera aldatzen da: horia, gorria, laranja edo purpura.

Kultibatzen diren barietateak horia (P. edulis f. flavicarpa) eta purpura (P. edulis f. edulis) dira.

Erabilera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi barietateak gordinik jaten dira, edo haien zukua erabiltzen da, edo marmelada egiteko baliatzen dira. Sukaldaritzan ere erabiltzen da entsaladan. Lorea ere erabil daiteke entsaladan, jangarria eta zapore onekoa baita.

Zukua oso lodia izaten da zuzenean edateko; horregatik, beste fruta batzuen zukuarekin edo jogurtarekin edo esnearekin nahasita edaten da, edo ura eransten zaio.

Marakuiaren fruituaren mamia eta zukua aberatsak dira kaltzio, burdina eta fosforotan, eta A eta C bitaminak dituzte.

Mamiak, zukuak, loreak eta hostoen infusioak efektu lasaigarria dute, infusioak batez ere, eta muskuluetako minaren edo buruko minaren kontra erabil daiteke. Dosi txikitan, infusio bat edo bi hartuta egunean, lokartzen laguntzen du, eta efektu antiespasmodiko arina du.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Aoyagi N, Kimura R, Murata T. Studies on passiflora incarnata dry extract. I. Isolation of maltol and pharmacological action of maltol and ethyl maltol. Chemical & Pharmaceutical Bulletin,1974; 22(5); 1008-1013.
  • Bettina Ulmer, Torsten Ulmer: Passionsblumen. Witten, 1997. ISBN 3-00-000684-2
  • Dhawan K, Kumar S, Sharma A. Anxiolytic activity of aerial and underground parts of Passiflora incarnata. Fitoterapia, 2001; 72(8): 922-926.
  • Dhawan K, Kumar S, Sharma A. Comparative biological activity study on Passiflora incarnata and P. edulis. Fitoterapia, 2001; 72(6): 698-702.
  • Dhawan K, Kumar S, Sharma A. Anti-anxiety studies on extracts of Passiflora incarnata L. Journal of Ethnopharmacology, 2001; 78(2-3): 165-170.
  • Karl Herrmann: Exotische Lebensmittel. Springer, Berlin u.a., 2. Aufl. 1987. ISBN 3-540-16830-3
  • Li QM, van den Heuvel H, Delorenzo O, Corthout J, Pieters LA, Vlietinck AJ, Claeys M. Mass spectral characterization of C-glycosidic flavonoids isolated from a medicinal plant (Passiflora incarnata). Journal of Chromatography, 1991; 562(1-2): 435-446.
  • Speroni E, Minghetti A. Neuropharmacological activity of extracts from Passiflora incarnata. Planta Medica, 1988; 54(6): 488-491.
  • Wolfgang Franke: Nutzpflanzenkunde. Thieme, Stuttgart/New York, 3. Aufl., 1985. ISBN 3-13-530403-5
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Marakuia Aldatu lotura Wikidatan