Mari Treku

Wikipedia, Entziklopedia askea

Mari Treku, jaiotza izenez Mari Olandegi[1] (Senpere, Lapurdi, 1927 -) Mattin Treku bertsolariaren emaztea izan zen. Berari buruzko liburua idatzi zuen.

Biografia

Senperen sortua eta familiarekin Arbona Jangurdoinera bizitzera joana. Bertsolari famatuarekin 1947ko uztailaren 9an ezkondu eta Ahetze Mulienea etxean bizi izan zen; seme bakarra, Jean-Pierre, izan zuten. Senarrari buruzko liburuaz gain, Herria astekarian Ahetzeko kronikak eta bertsoak idatzi zituen[2]. Gure Irratian ere istorioak kontatzen ditu.

Lanak

  • Mattin, nere gizona, Auspoa, 1982[3].
  • Mattin bertsularia, Auspoa, 2006[4]. Aurreko lana eta senarraren Ahal dena eta Etxe xokotik kantari biltzen ditu.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo loturak


Biografia Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.