Marie-Anne de la Trémoille

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Frantses dama (Paris, 1642 - Erroma, 1772). 1675. urtean bigarrenez ezkondu zen Braccianoko duke Flavio Orsinirekin, eta 1701. urtetik aurrera Filipe V.aren emazte zen Maria Luisa Savoiakoaren laguntzaile izan zen. Aipatutako bi gizonengan eragin handia izan zuen, eta haien aginpideaz ere baliatu zen. Maria Luisa Savoiakoa hil zenean, erregearen eta Elisabet Farnesekoaren arteko ezkontza antolatu zuen. 1714. urtean erreginak Espainiatik egotzi zuen, eta Erromara erretiratu zen. Eragin handia izan zuen Espainiako kanpo-arazoetarako politikagintzan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]