Maritxu Lasuen

Wikipedia, Entziklopedia askea
Maritxu Lasuen
Bizitza
JaiotzaEibar, 1919 (104/105 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakpilotaria

Maritxu Lasuen (Eibar, Gipuzkoa, 1919) euskal erraketista profesionala izan zen [1].

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maritxu Lasuenek, bere herritar askok bezala, Eibarko erraketista eskolan ikasi zuen pilotan. Sasoi hartan Euskal Herrian erraketista asko sortu ziren, pilotarako zaletasun handia baitzegoen. Eta horietako asko eibartarrak edo Eibarko frontoietan ikasitakoak ziren. Eibar beste herri batzuk baino irekiagoa zen, ez hain katolikoa; sozialistak eta errepublikanoak ziren nagusi. Emakumeek askatasun gehiago zuten, nahiz eta, batzuek begi onez ikusi ez kirol hau. Mugimendu handiko frontoia zeukan. Hiru pilota eskola sortu zituzten, eta pilotarien harrobia bihurtu zen Eibar.[2]

Erraketistak

Erraketista ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gerra zibilaren aurretik joan zen Madrilera jokatzera. Gerra garaian ordea, Madrileko frontoiak itxi egin ziren eta Bartzelonara joan zen. Bartzelonako Txiki-Alai frontoian jokatu zuen. Frontoi hau 1935ko abenduaren 21ean inauguratu zen Txiki-Alai izenaz baina 1939ko apirilaren 1ean Gobernuaren aginduz Frontón Chiqui izena jarri zioten. Madrilen jokatzen ari zela Curro Caro pilotazalea eta toreatzailea ezagutu zuen [3]eta gerra garaian Eibarko Arrateko elizan ezkondu eta Madrilera joan ziren bizitzera. Gerra ostean, Maritxuk Madrilgo Madrid frontoian jarraitu zuen jokatzen 1946. urtera arte.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Emakume erraketistak - Aintzinako lanbideak» ORAIN Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2020-12-20).
  2. «Azken erraketistak, mende hasierako kirolari profesionalak» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-12-20).
  3. «Pelotaris en Salamanca | Zulaika´s txik-txak» www.jizulaika.eus (Noiz kontsultatua: 2020-12-20).
  4. https://www.eibar.eus/eu/kultura/albisteak/2015eko-ekaineko-eibar-aldizkaria-kalean 46-47 Maritxu Lasuen (J.A. Larrañaga

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]