Markiz

Koordenatuak: 42°42′09″N 2°33′51″W / 42.702589°N 2.564158°W / 42.702589; -2.564158
Wikipedia, Entziklopedia askea
Markiz
 Euskal Herria
Markizko ikuspegia orokorra.
Map
Kokapena
Herrialdea Araba
UdalerriaBernedo
Administrazioa
Posta kodea01216
Geografia
Koordenatuak42°42′09″N 2°33′51″W / 42.702589°N 2.564158°W / 42.702589; -2.564158
Garaiera692 metro
Demografia

Markiz[1] (ofizialki Markinez) Arabako Bernedo udalerriaren erdialdean dagoen eta bertako hirugarren populatuena den herria da.

Historia

XI. mendean Markiz zatiturik agertzen da idatzita, Marquina de Yuso (Behekoa) eta Marquina de Suso (Goikoa) alegia, eta bi mende geroago batuta erregistratuta dago. XIV. mendean Aiarako Jaurerriak erosi zuen, eta ondorengo gizaldietan leinuen arteko salerosketaren xedea izan zen. Horren lekuko dira gaur egun arte zutik gelditu diren etxe armarridunak.

1961 arte herri honek berezko udalerria osatu zuen. 1961-1976 tartean Arluzea-Markiz delakoa sortu zuen, udalerri-burua zela, Arluzearekin bat eginda; azken urte horretan Bernedo barruan izatera pasatu zen behin betiko.

Ondarea

Gaztelua

Haitz baten gainean zegoen gaztelua, defentsa funtzioak betetzen zituela, gaur egun ia erabat hondatuta dago eta aztarna batzuk besterik ez da gelditzen. Ikertzaileen artean Jose Miguel Barandiaran egon zen.

Kobak

Herrian bederatzi kobazulo daude, gizakiak egindakoak eta eremutar jatorrikoak direnak, multzo osoak "Larreako kobak" izena hartzen du.

Elizak

Markizko San Juan baseliza erromaniko ederra.
Markizko inguruak.

Santa Eulalia parrokia-eliza herriaren goialdean dago, Askana haitzaren azpian —zeinetan hainbat hilobi antropomorfiko dauden—, eta XVI. mendekoa da. horrez gain, Beolarrako baseliza eta erromanikoa den San Joanena Markizko ingurunean ditugu.

Inguru naturala

Belabia mendira (973 m) igotzeko ohiko abiapuntua dugu herria, gutxi gorabehera ordu bateko ibilaldia da. Molino ibaiak herria bitan banatzen du.

Jaiak eta tradizioak

Herriko festak uztailaren lehen azteburuan ospatzen dira, Igokundearen Andra Mariren omenez, eta beste tradizio batzuen artean "Zaldiaren Eguna" (txandaka Arluzea, Okina, Lagran eta Done Bikendi Haranarekin antolatzen dena) eta Corpus Christiren prozesioa ditugu aipagarri.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Araba