Mars Science Laboratory

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
MSL garraioaren irudikapen artistikoa

Mars Science Laboratory (laburtuta MSL) edo Curiosity (jakin-mina) 2009ko urriaren 8an NASAk Marte esploratzeko bidaliko duen misio espaziala da eta Martera 2010eko uztaila edo iraila aldera iritsiko da. Misioa Marteko gainazalean garraio esploratzaile berri bat (Roverren antzekoa) jartzean datza. Garraio hau hiru bider pisutsuagoa eta bi bider handiagoa izango da Mars Exploration Rover delakoarekin konparatuta, 2004an Martera iritsi zena. Martera bidalitako misioetatik tresna garatuenak eramango dituena izango da. Komunitate internazionala hauetako tresna batzuk eskuratuko ditu. Atlas V 541 kohetearen bitartez bidaltzeko asmoa dute. Martera iristerakoan lurreko eta Marteko hauts harritsuaren lagin ugari aterako ditu bere analisiak burutzeko. Misioaren iraupena Marteko urte bat iraungo du (Lurreko bi urte gutxi gorabehera).

Helburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

MSL misioaren helburu nagusia Marten iraganeko edo gaur egungo bizitza dagoen zehaztea da.

Zehazketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Roverren diagrama eskematikoa planeaturiko osagaiekin.

Rover ibilgailuak 800 kilogramoen pisukoa izango dela espero da. Pisu horretan analisi zientifikoko tresneriaren 65 kilo sartuta dago. Mars Exploration Reversen, ordea, 185 kilokoa gehi 5 kilo tresna zientifikoenak. MLS misioak 75zentimetroko altuera dituzten oztopoak gainditu ahal izango ditu, eta orduko 90 metroko gehienezko abiadurarekin mugituko da (295 oin/orduko) nabigazio automatikoarekin. Dena dela, batez besteko abiadura 30 metro ordukoa izango da, lurraren ezaugarriak (irristatzeko eta ondo ikusteko zailtasunak) kontutan hartzen baditugu. Egitekoaren iraupena dela eta ibilgailuak gutxienezko 6 kilometro ibilbidea egiteko espero da, edo pixka bat gehiago egitekoa luzatu ezkero.

Energia Iturria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mars Science Laboratory ibilgailuak Isotopo Termoelektriko Sorgailu bat erabiliko du Boeing enpresak egina. Sorgailu hau kapsula bat da erradioisotopoak eta plutonio-238 dituena eta sortutako beroa elektrizitatean bihurtzen da termopar,2 baten bidez eta honen ondorioz orduko 2.5 kilowatt egun batean sortzen ditu. nahiz eta egiteko misioa bi urteko luzeran izateko programatuta egon, RTG sorgailuak gutxienez 14 urteko bizitza izango du.

Proposatutako tresnen erabilgarria den zama[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Misioaren garapenerako 10 tresna aukeratu dira gaur egun:

Kamerak (MastCam, MAHLI, MARDI)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kamera guztiak Malin Space Science Systems enpresak garatuak izan dira. Denak diseinu komuna dute osagarri batzuei begiratu ezkero: Irudiak bat-batean prozesatzeko tresnak eta 1600 X 1200 CCD sentsoreak

  • MastCam: espektro askotan eta kolore errealean irudiak ematen ditu, kamera ikusmen estereoskopikoa (tridimentsionala) erabiliz. Kolorezko tomak 1200 x 1200 pixelekoak dira eta 10 kuadro segundoko abiadurarekin, bideo goi definizioaren formatu batean , 1280 x 720. MER misioan erabiliko kamera panoramikoak, ordea, bakarrik ematen ditu zuri beltzeko irudiak (1024 x 1024). Gurpila filtroekin MER misioan erabilia, espektro ezberdinetan irudiak hartzeko diseinaturik, Mast Cam misioan erabiliko da ere bai. Bi kamerek zoom automatikoa dute eta kilometro batera baino urrunago gauden objektuak enfoka dezakete, 10 cm/pixeleko erresoluzioarekin
  • Mars Hand Lens Imager (MAHLI). Sistema honek Roverren beso robotikoan kamera dauka eta Marte planetaren zoruaren eta harkaitzen hartze mikroskopikoak eskuratzeko erabiliko da, MERren erabilitako MI sistemaren antzera, baina kasu honetan, gainera, benetako kolorezko iridiak hartzeko aukera dauka, hau da, 1600 x 1200 pixelak eta 12,5 mikrometroko erresoluzioarekin. MAHLIk, Leds sisteman oinarritutako argi zuriarekin eta ultrabioleta ilunean hartzeko irudiak, iluminazioa dauka. MAHLIren enfoke mekanikoak amaigabe luzera batetik mikroskopiko neurri batera aukera dauka.
  • MSL Mars Descent Imager (MARDI). Marte planetaren zorura jeitsialdian, MARDI sistemak 1600 x 1200 pixeleko irudiak hartzeko aukera izango du, hasiera batean 3,7 kilometren distantzia batetik 5 metroko distantzia ailegatu arte. MARDI sistemaekin irudien erabilerak ondoko lurren mapa egiteko aukera emango du, baita Marten lurreratu den lekutik ere. 2007 ko irailaren 16an NASAk iragarri zuen MARDI sistema ez zela erabiliko arazo ekonomikoak direla medio. Beranduago berriro MARDI baieztatuta izan zen Malin Space Science Systems entrepresak onartu zuenean NASAri gehiago ez kobratzea. MARDIk 5 kuadro segundoko irudiak hartuko ditu, bi minututan, Marten jeitsialdi eta lurraldi prozesuan.

Marte planetan laginak azterketa (SAM)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Horrela deituriko tresnak osagarri organiko bilatzeko lagin solido ata gaseosoak aztertuko ditu. Goddard hegaz egiteko espazio zentro eta Laboratoire Inter-Universitaire des Systèmes Atmosphériques zentroa (LISA) garatzen ari dira. SAM da sistema bat laginak manipulatzeko 74 kopekin 1000gradutan berotzen direnak laginaren molekula organikoak aberasteko. Gasen Kromatografiaren espektometroa kuadripolareko espektrometroa da, 2-235 Dalton masa mailarekin. Laser hau espektometroa Karbonaren isotopoen erradioak neurtzeko gaia da eta baita KO2 oxigenoan ere.

Erradiazioaren ebakuazioaren bitartez detektatzailea (RAD)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tresna honek Martek jasotzen duen espazio mota guztietako erradiazioa eta eguzki erradiazioa aztertuko ditu. Tresnaren helburua zera izando da: giza esploratzaileek jasotzen dituzten erradiazioatik babes sistema bat diseinatzea. NASAk finantziatutako trasna da eta Estatu Batuetako Southwest Research Institute (SwRI) eta Alemaniako 'Christian-Albrechts-Universität zu Kiel´.Unibertsitatea zentroak Garate dira.

Neutroien Albedo dinamikoa (DAN)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

DAN sistema neutroien iturria bat da eta hidrogenoaren kontzentrazioa edo sorua azpiko ur maila neurtzeko erabiltzen dena. Errusia Federazioko Espazio Agentziak ematen du tresna hau.

Rover, inguruko datuak jasotzeko behatokia (REMS)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Behatoki meteorologiko honek hezetasuna, haizearen noranbidea zein indar maila, inguruko temperatura eta ultrabioleta erradiazio maila nurtuko ditu. Tresneria hau Espainiako Hezkuntza eta Zientziak ematen ditu.

Sartzeko, jeisteko, eta lurra hartzeko tresneria (MEDLI)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

MEDLI moduluaren helburua da kanpoko atmosferaren dentsitatea eta tenperatuta neurtzea da sartzeko momentuan. Jasotako datuak erabiliko dira Marteko atmosfera hobeto ulertzeko eta deskribatzeko eta geroan gerta daitezkeen bidaien beharrak diseinatzeko.

Lurra hartzeko sistema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

MSLren sartze, jeitsiera eta lurrahartzeko etapak.

Lurra hartzeko proposatutako lekuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Delts Eberswalde (24°S, 327°E)
  • Crater Holden (26.4°S, 325.3°E)
  • Crater Gale (4.6°S, 137.2°E)
  • Mawrth Vallis (24°N, 341°E)
  • Nili Vallis (21°N, 74°E)
  • Crater Miyamoto (2.9°S, 7°W)
  • South Meridiani Planum (3.0°S, 5.4°W)
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mars Science Laboratory Aldatu lotura Wikidatan