Voyager 1

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Voyager 1
Voyager.jpg
Voyager zunda baten irudikapena
Erakundea NASA
Misio mota Espazio zunda
Jaurtiketa data 1977ko irailaren 5a

Voyager 1 zunda espaziala 1977ko irailaren 5ean jaurti egin zen Cañaveral lurmuturretik Titan IIIE-Centaur kohete batez. Jupiterrera bere arreba zunda handia Voyager 2 (16 egun lehenago jaurtia) baino lehenago ailegatu zen jaurtiketan aurkitutako orbita berezi bati esker. Hasiera batean, Voyager 1 Mariner proiektuan parte hartu behar zuen, Mariner 11 izenaz.

Voyager 1 proiektua NASAko arrakastatsuenetariko bat da. Misioa 1970ko hamarkadan planeten kokapen geometriko berezi bati abantaila ateratzeko diseinatu zen. Jupiter, Urano, Saturno eta Neptunoren kokapenak, 175 urtetik behin ematen dena, zundari bide planeta bakoitzaren ondotik pasatzeko aukera ematen zuen. Bide batez, planeta behatzeko, planetaren analisia egiteko eta planetaren bulkada grabitazionala erabiltzeko, hurrengo bidaia-tartera ailegatzeko, aukera ematen zuen. Zundaren propultsatzaileak zundaren norabidean zuzenketa txikiak egiteko besterik ez ziren erabili.

2007ko abuztuaren 10erako Voyager 1 Eguzkitik 15.490 milioi kilometrotara zegoen (9.6 bilioi milatara; 14,36 argi-orduetara edo 103.6 UAtara), Heliofunda izeneko erregio espazial batera ailegatuz. Distantzia horretara seinaleek 14 ordu behar zuten JPLra ailegatzeko Pasadenara (Kalifornia). Zunda ibilbide hiperbolikoan doa gaur egun. Pioneer 10, Pioneer 11, New Horizons eta Voyager 2 eta Voyager 1 dira gaur egun dauden izarrarteko zundak.

Jupiter[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jupiter Voyager 1-tik ikusita
Voyager 1-tik ateratako Jupiterren atmosferaren argazki bat

1979ko urtarrila zundak Jupiterreko lehenengo argazkiak atera zituen eta hurbiltasun handiena (278.000 km) lortu zuen planetarekin ere. Jupiterreko misioan 19.000 argazki atera egin zituen, apirilara iraun zuen periodo batean.

Lortutako erresoluzio handienari esker, lortutako hurbiltasuna zela eta ilargien, eraztunen, eremu magnetikoaren eta Jupiterren erradiazio kondizioen behaketa guztiak 48 ordutan egin ziren gutxi gora-behera.

18.640 km-tara hurbildu zen Jupiterren Io Ilargira eta lehenengo aldiz behatu ahal izan zuen aktibitate bolkanikoa Lurratik kanpo, Pioner 10 eta Pioner 11 ikusi ezin izan zuten gauza bat.

Saturno[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bizkortua Jupiterren eremu grabitatorioari esker zundak Saturnora ailegatu zen azaroak 12an 1980. urtean 124.200 km-tara hurbilduz. kasu honetan, estruktura konplexuak deskubritu zituen bere eraztunetan eta datuak lortu zituen Saturnoren atmosfera eta ilargi handienari buruz, Titan, 6500 km baino gutxiagoetara pasatu zuenari. Satelite honetan deskubritutako atmosfera dela eta, misioaren kontrolatzaileek erabaki zuten gehiago hurbiltzea satelitera, modu honetan Urano eta Neptunora bidaiak sakrifikatuz (hala ere honek ez zuen inolako arazorik suposatu, bere arreba Voyager 2 geroago bisitatu baitzituen).

Bigarren hurbilketa honen ondorioz, Titanek zundaren bultzada grabitatorioa handitu zuen zunda gustiz urrunduz, eta hau misioaren bukaera izan zen.

Voyager 1-en gaur egungo egoera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zunda, gaur egun, gure sistemaren ertzean dago, Lurretik urrunen dagoen zunda izanda, Voyager 2-rekin batera. Bere bidaia jarraituko du, izarrarteko espazioan guztiz sartuz (izarrarteko espazioa hurbileneko izarren eztanda jarraiek botatako material kanporatuez beteta dago, eta Voyager 1 eta 2 izango dira gizakiak sortutako lehenengo objektuak espazio hori zeharkatzen). Egun bakoitzean gutxi gora-behera 1.6 milioi km eginez izarrarteko espazio hori zeharkatu dezake 10 urtetan. Bizitza horren luzea izatearen arrazoia barnean daramatzan erradioisotopo-sorgailu termoelektrikoak dira, orain arte 15.000.000.000 km egitera eta 32 urte izatera lagundu diotenak.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Voyager 1 Aldatu lotura Wikidatan