Martin McGuinness

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Martin McGuinness

James Martin Pacelli McGuinness, gaelikoz Máirtín Mag Aonghusa (Derryn, 1950eko maiatzaren 23an) Sinn Feineko politikaria da, Erresuma Batuko parlamentu kidea eta IRAko lider ohia.

Bozketan Londresko parlamentuan eserlekua irabazi arren, Sinn Feineko kideek egin ohi duten bezala, ofizialki hartzeari uko egin dio. Ipar Irlandako Biltzarreko kidea ere bada, eta 1999tik 2002 arte Ipar Irlandako Gobernuko Hezkuntza ministroa izan zen. 2007ko hautestkundeen ostean, Sinn Feinek Ipar Irlandako Lehen Ministrordea izateko izendatu du, Ian Paisley Lehen Ministroa dela.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Martin McGuinness Aldatu lotura Wikidatan