Masoterapia

Wikipedia, Entziklopedia askea

Masoterapia fisioterapiaren barruan erabiltzen den teknika bat da. Teknika honetan masajeak erabiltzen dira lesioen eta gaixotasunen tratamendu bezala.

Gaur egun masajea, eskuzko mugimendu teknikoko konbinazioa edo harmoniaz eta metodikoki, eta helburu higieniko edo terapeutikoekin eginten den prozesua da.

Historikoki eskua eramateko eta igurzteko edo zona mindua tinko presionatzeko akzioa, mina eta tentsioak arintzeko agertzen den intuiziozko erreakzioa da. Erreakzio hau garai zaharretan aurkitzen da lehenengo aldiz. Une horretan, gizonak nolabaiteko mina edo eragozpena batzuen metodo hau erabiltzen zuten Historriaurrean. Horregatik esan daiteke masajeak arbasoen herri guztietako eta tradizio guztien aurrean dagoen mediku-kulturaren parte dela.

Masoterapia masaje modalitate desberdinak batzen ditu: masaje terapeutikoa,zeharkako masaje sakona, eskuzko drainatze linfatiko terapeutikoa, miofasziala askatzea, kiroletako masajea, hazi zuen-masajea, ehun konektiboaren masajea, periostiokoa, teknika neuro-muskularretako edo Dicke-ren beste batzuen arteko masajeko masajea.

Masoterapiaren bidez sendatu edo tratatu daitezkeen lesio eta gaixotasunen hartean: muskulu-kontraktura, tendinopatía, radikulopatía, linfedema, zaintiratua, zuntz-haustura, haustura, espasmoa,aldaketa psiko-somatikoak, miofaszialak,algodistrofia sinpatikoak, kiroletako lesioak, etab. islatzen ditu.

Masoterapiako tratamendua egin daiteke beti ere, medikuaren agindupean badago.

Onurak eta Helburua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Masajea zientzia nahiz artea da. Arteari dagokionez teknika atal bat du eta horregatik konstanteki aldatzen eta egokitzen doa. Bere onurak gaur egun arte iritsi dira erlajazioa proportzionatzeko eta logurea sustatzeko edo gorputz gaitz zehatzak edo organismoak ezabatzeko, teknika sinpleneetatik eboluzionatuz.

Teknikoki, eskuzko balorazio eta tratamendua da. Gorputzaren estalki edo larruazal gainean ematen da eta presio mekanikoaren bidez transmititzen da eskuetatik, gorputzeko organo guztietara. Proposatutako tratamenduaren helburuaren arabera, eragin zuzen desberdineko efektuak lor daitezke organismoaren gainean.

  • Mekanikoak: Maniobra bakoitzarekin erlazionatutako indar mekanikoek ehunei eragiten diete.
  • Fisiologiko-higienikoak: Pertsona batengako masajeak organismoari indar handiagoa emateko edo nekea arintzeko egiten denean,gimnastika leunak edo bainu termalak ariketa-praktikarekin lotzen dira.
  • Prebentiboak: Hauek  zona tenkatu edo lesio posiblearekina haztapenagatik aurkitzen direnean, mugatzen direnean, eta hura masajea jasotzen duen subjektuari  komunikatzerakoan eta tratatzerakoan betetzen dira. Horrela terapeutaren funtzioetako bi betetzen dira: Hezitzea, eta aholkuz osasuna bultzatzea masajea, ongizate orokorra hobetzeko, eta tratamenduak luze iraun dezala gainera lortzeko, neurrizko ariketako praktikarekin batera.
  • Terapeutikoak: Masajea zirkulazio-funtzioa hobetzeko, murriztutako higikortasuna kaltetutako ehunen artean berreskuratzeko, arintzeko edo mina txikiagotzeko, edo zentzumen-konortea optimizatzeko erabiltzen denean.  Bestalde, masajeak erlajazioa eta ongizatea ematean, errekuperazioan eta osasunaren mantenuan laguntzen duenean, ekintza terapeutikoan bihurtzen da, nahi izan gabe ere. Fisioterapeutek soilik masaje terapeutikoa egin behar dute.
  • Estetiko-higienikoak: Pertsonaren kanpoko itxura hobetzeko helburua duenean, koipe gordailuak ezabatuz, muskulua bete tonua itzuliz eta nekea ezabatuz.
  • Kiroletakoa: Kirolari bati lehiaketa aurretik, lehiaketa egiten den bitarten eta ondoren, helburu lehiakorrekin prestaten denean.
  • Psikologiko-animikoak edo erlajaziorako: Eskuaren kontaktua, segurtasuna eta konfort-a ematen duen momentu berean psiko-fisiko tentsioak erlajatzen edo arintzen dituenean.

Masaje Motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Zirkulaziorako masajea: odol-fluxua aktibatzeko egiten da eta aldi berean toxinak kentzen dira
  • Kiroletarako masajea: kirol bakoitzean edo kirol disziplina batean,arriskuan jartzen diren talde muskularren gainean aplikatzen da, muskulu horietan flexibilitatea, tonua eta errendimendua hobetzeko
  • Masaje estetikoa: zirkulaziorako teknika,moderatzaile eta lasaitzeko teknikekin batzen da, aldaketak edo gorputzaren akats estetikoak tratatzeko
  • Erlajazio edo sedazio masajea: nerbio-sistema bateratzeko funtzioa du, muskuluen erlajazioa ahalbideratuz eta banakakoaren oreka psikofisikoa berreskuratuz
  • Kontrakturak kentzeko masajea: muskulu edo talde muskular kontrakturatu baten gainean egiten diren manipulazioak dira.

Teknika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Masajea ehun bigunen eskuzko manipulazioaren bitartez ematen da: larruazala, muskular edo ehun konektiboetan, hauen funtzioa handitzeko eta zirkulazioa, erlajazioa eta ongizatea hobetzeko. Gainera, kontrakturak arintzeko edo kentzeko, funtzioa hobetzeko eta ehunen desplazamendu zuzena sustatzeko balio du. Horrez gain, oso erraminta erabilgarria da prozesu metabolikoei laguntzeko.

Masajeen mugimenduak errekuperazio eta prozesu patologikoen edo lesioen errehabilitazioa dute helburutzat.

Masoterapiaren barruan, bere modalitate klinikoan, oinarrizko maniobra multzo batzuk erabiltzen dira ehunetan efektu desberdinak sortarazteko.Maniobreen artean urradura,fimatutako matxarda,igurtzia, presioa eta dardara daude.

Masajeen erabilera profesionalak medikuntza arloan,anatomiaren eta fisiologiaren ulermen sakona eskatzen du, halaber hauen ezagutzaren seinaleak baina batez ere kontraindikazioak ezagutzea eskatzen du, masoterapiaren eta fisioterapeutaren formakuntzaren oinarrizko gaia delako. Gainera, artearen eta masajearen teknikak irakasten dira. Etikarekin zerikusia duten kontuekin eta, historia klinikoaren eta esplorazioaren bidez tratamendua noiz aplikatu behar den eta noiz ez irakasten da. Paziente bat tratatu behar denean, kalte edo minik egiteko arriskua sahiesten irakasten da. Gaur egun, masoterapiaren tratamendua ongizatearen eta osasunaren sinomitzat hartzen da.

Terapeutak, lesioa edo gaixotasuna pairatzen duten pertsonak tratatzen dituenean, pazientearen medikuarekin harremanetan jarri behar da bere pausoak jarraitzeko. Gaur egun, masajea modalitate desberdinetan egiten duten profesionalak masoterapeutak, medikuak, fisioterapeutak, masaje-emaileak eta kiromasajistak dira. Masaje bat, edozein modalitatetan, helburu terapeutikoekin egiten denean,hau da, paziente bat lesio edo gaixotasun bat sendatzeko egiten denean, osasun-ekintza bezala hartzen da. Beraz, tratamendua medikuaren oniritziarekin eta gaian aditua den batengatik jaso behar da,hau da, fisioterapeuta batengatik. Gorputza manipulatzeak duen arriskua kontuan hartuta, medikua jakinaren gainean egotea komenigarria da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]