Mathieu Orfila
Wikipedia(e)tik
Mathieu Orfila, jaiotza-izenaz Mateu Josep Bonaventura Orfila i Rotger (Maó, Menorca, 1787 - Paris, Frantzia, 1853), frantses sendagile eta kimikaria izan zen, Maonen jaioa.
Biografia [aldatu]
Parisen egin zituen ikasketak Gay-Lussac eta Vauquelinekin. Toxikologia modernoaren sortzailea izan zen, eta eragin handia izan zuen bere garaiko medikuntzan. Parisko Medikuntza Fakultateko katedradun eta dekano izan zen. 1851n, Frantziako Medikuntza Akademiako buru aukeratu zuten.
Besteak beste, Traité des poisons ou Toxicologie générale (1814-1815) lan garrantzitsua argitaratu zuen.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.