Mauleko distritua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ez nahastu Mauleko barrutiarekin
Mauleko distritua
 Frantzia
Administrazioa
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Eskualdea Akitania Berria
Departamendua Pirinio Atlantikoak
Geografia
Map
Demografia

Mauleko distritua (frantsesez district de Mauléon) Behe Pirinioak departamendua 1790etik 1795era banatuta egon zen 6 distrituetako bat izan zen.

Osaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere lurraldeak ia erabat Zuberoarekin egiten zuen bat; oraindik Lextarrerekin fusionatuta ez zegoen Maule distrituburu izendatu zuten. Distritutik kanpo geratu zen lurralde zuberotar bakarra Eskiula izan zen; Barkoxeko kantonamenduan -eta horren bidez Mauleko distrituan- sartzeko eskatu arren, Baretos ibar biarnesa ordezkatzen duen Aramitzekoan sarrarazi zuten, geroago Oloroekoarekin lotuz[1].

Kantonamenduak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Distrituak 5 kantonamendu zituen:

Bilakaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1800ean departamenduak banatzeko beste egitura bat sortu zen: "barrutia". Mauleko barrutia sortu zenean distritu osoa bertan sartu zuten Donapaleukoari zegozkion beste zati batzuekin batera. Kantonamendu kopurua ere murriztu zen: Barkoxe, Domintxaine eta Zunharretakoak desagertu egin ziren.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]