Pirinio Atlantikoak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Pirinio Atlantikoak (64)
Pirinio Atlantikoak
Eskualdea Akitania
Prefetura Paue
Azpiprefeturak Baiona
Oloroe
Kokapen mapa
Biztanleria 647.420
(2008)
Dentsitatea 78 bizt / km²
Eremua 7 645 km²
Barrutiak 3
Kantonamenduak 52
Herriak 547
Departamendu
burua
Georges Labazée
(PS)
Kontseilu Orokorraren webgunea

Pirinio Atlantikoak (frantsesez: Pyrénées-Atlantiques; okzitanieraren gaskoi dialektoan: Pirenèus Atlantics) Frantziako 64. departamendua da, Akitania eskualdean, hego-mendebaldean kokatuta dagoena. Prefektura Paue hirian dago, eta beste hiri nagusiak Baiona eta Oloroe dira.

7.645 km²-ko azalera dauka eta 647.420 biztanle (85 biz./km², 2008).

Ipar Euskal Herriak eta Bearnok osatzen dute departamendua.

Pirinio Atlantikoen osaera:
Ipar Euskal Herria eta Bearno

Eduki-taula

[aldatu] Mugakideak

Mugakide hauexek ditu: Iparraldean Landak eta Gers departamenduak, ekialdean Pirinio Garaiak, hegoaldean Gipuzkoa, Nafarroa Garaia eta Huescako probintzia eta mendebaldea Kantauri Itsasoa (Bizkaiko Golkoa).

[aldatu] Historia

1790eko martxoaren 4an Frantziako Iraultzaren ondorioz departamenduak sortu zituztenean Ipar Euskal Herria osatzen zuten hiru herrialdeek (Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa) eta Bearnoko bizkonderriak Behe Pirinioak izeneko departamendua sortu zuten.

1969ko urriaren 10ean, departamenduak izenaz aldatzea erabaki zuen eta Pirinio Atlantikoak izena eman zioten[1].

[aldatu] Demografia

Bilakaera demografikoa
1801 1831 1841 1851 1856 1861 1866
355.573 428.401 451.683 446.997 436.442 436.628 435.486
1872 1876 1881 1886 1891 1896 1901
426.700 431.525 434.366 432.999 425.033 423.572 426.347
1906 1911 1921 1926 1931 1936 1946
425.817 433.318 402.981 414.556 422.719 413.411 415.797
1954 1962 1968 1975 1982 1990 1999
420.019 466.038 508.734 534.748 555.696 578.516 600.018
Oharra: 1857an Espiritu Saindua Landetatik Behe Pirinioetara pasa zen.

1999ko erroldaren arabera, departamenduaren hiririk handienak honako hauek dira:

  • Paue: 78.732 biztanle; 181.413 aglomerazioan.
  • Baiona: 40.078 biztanle; 178.965 aglomerazioan.
  • Oloroe-Donamaria: 10.992 biztanle, 16.081 aglomerazioan.

[aldatu] Hizkuntzak

Hizkuntza ofizial bakarra frantsesa da, baina euskara eta gaskoiaren hiztunak ere bertako biztanleak dira.

[aldatu] Inguru naturala

[aldatu] Kontseilu Orokorra

Sakontzeko, irakurri: Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorra

Departamenduko kudeaketaz arduratzen den erakunde politikoa Pauen egoitza duen Kontseilu Orokorra da.

[aldatu] Erreferentziak

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Pirinio Atlantikoak

Koordenatuak: 43°15′N 00°50′W / 43.25°N 0.833°W / 43.25; -0.833


Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak