Mauna Kea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Mauna Kea
Mauna Kea10.jpg

Mauna Kea, Kohala sumenditik.

Garaiera 4.207 m
Koordenatuak 19°49′14″N 155°28′05″W / 19.82056°N 155.46806°W / 19.82056; -155.46806Koordenatuak: 19°49′14″N 155°28′05″W / 19.82056°N 155.46806°W / 19.82056; -155.46806
Mauna Kea non dagoen adierazten duen Hawaii-ko/-go/-eko mapa
Mauna Kea
Mauna Kea iparraldean eta Mauna Loa hegoaldean.

Mauna Kea, Hawaii uharteetan dagoen sumendi ez aktibo bat da, inguruko bigarrena altuerari dagokionez. Hawaii uharteak eratzen dituzten bost sumendietako bat da, Kilauea, Mauna Loa, Hualalai eta Kohalarekin batera.

Bere izenak, "mendi zuria" esan nahi du hawaieraz, neguan bere tontorra elurtua egoten baita.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sumendi mota ezberdinen artean, ezkutu sumendi bat da. Bere azken eztanda, duela 3.500 urte gertatu zen.

Bere altuera, 4.205 metrokoa da, baina bere egituraren erdia baino gehiago, urpean dago, 6.000 metro gehigarrirekin. Honela munduko mendirik altuena bihurtzen da, oinarritik tontorrera neurtuz gero.

Sumendiaren kraterretik magaleraino doazen glaziarren eraketa mesedetzen duen klima biziki hotza du tontorrean.

Astronomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orohar, Mauna Kea, behaketa astronomikoentzako toki bikain bat da bere tontorra, atmosferaren %40a eta ur lurrinaren %90a (hodeiak), eta alderantzikatze termikoko geruza baino gorago baitago, urtean, 300 gau garbi mesedetzen dituena. Bere geologiak, tontorrera errepideak eramatea eta behategi astronomikoak hornitzea oso erraz egiten du.

Bere tontorrean, zenbait herrialdetako 12 behatoki astronomiko eraiki dira, horien artea, munduko teleskopio optikorik handienak diren Keck Teleskopioa I eta II daudelarik. Behatokiek osatzen duten multzoak, sumendiaren izen bera darama, Mauna Kea Behatokia, alegia, Hawaiiko unibertsitateak kudeatzen du eta bi mila milioi dolar baino gehiagoko inbertsioekin sortu da.

Zenbait behatokiren eraikuntzak, polemikak sortu ditu, bere balizko giro (tokiko intsektu espezieak), geologia (sumendi lurraren trinkotea) eta kultura (lur sakratua tokiko sinesmen erlijiosoentzako) kalteei dagokienez.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mauna Kea Aldatu lotura Wikidatan