Max Reger
Wikipedia(e)tik
Johann Baptist Joseph Maximilian Reger (Brand, Alemania, 1873 - Leipzig, Alemania, 1916) alemaniar musikagile, organista eta musika-irakaslea izan zen.
Biografia [aldatu]
1907. urtean Leipzigeko unibertsitateko musika-zuzendari izendatu zuten, eta kontserbatorioko konposizio-irakaslea. Meiningeneko orkestrako zuzendari izan zen, eta lan bikainak idatzi zituen harentzat. Bachen mireslea zen, eta, haren antzera, kontrapuntuan eta polifonian maisu.
Lan aipagarriak ditu, besteak beste: Fantasia eta Fuga do minorren (1898); Bachi buruzko Fantasia eta Fuga; Mozarten gai baten inguruko Bariazioak eta Fuga (1906).
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.