Mazedon

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Greziar mitologian, Mazedon edo Mazedno (antzinako grezieraz Μακεδών Makedōn, modu herrikoian Μακεδόνας Makedōnas, poetikoki Μακηδόνας Makedōnas), Hesiodoren Emakume katalogoaren arabera, Tea eta Zeusen semea, Magnesen anaia eta Grekoren lehengusua zen. Bere ama, Deukalion eta Pirraren alaba eta Helenen anaia zen, nork bere hiru seme Doro, Juto (honen seme Akeo eta Ionekin) eta Eolorekin, antzinako Grezia osatu zuten oinarrizko zazpi tribuen taldea eratzen zutena.

Egileren batzuk, Mazedon, Mazedoniari izena eman ziola dion sinesmena aipatzen dute.

Egiptoar mitologian, Osirisen semea zen. Diodoro Sikuloren arabera, aipaturiko jainkoaren jeneraletako bat zen, guduetan, beroki bezala, otso larru bat erabiltzen zuena.