Mein Gott, hilf mir, diese tödliche Liebe zu überleben

Koordenatuak: 52°31′N 13°26′E / 52.51°N 13.44°E / 52.51; 13.44
Wikipedia, Entziklopedia askea
Mein Gott, hilf mir, diese tödliche Liebe zu überleben
Jatorria
Sortzailea(k)Dmitri Vrubel
Sorrera-urtea1990
Jatorrizko herrialdeaAlemania
Ezaugarriak
Genero artistikoaKaleko artea
Deskribapena
Honen parte daEast Side Gallery (en) Itzuli
Kokapena
LekuaEast Side Gallery (en) Itzuli
BildumaEast Side Gallery (en) Itzuli
Estatu burujabe Alemania
Seat of government Berlin
Borough of BerlinFriedrichshain-Kreuzberg
Koordenatuak52°31′N 13°26′E / 52.51°N 13.44°E / 52.51; 13.44
Map

Mein Gott hilf mir, diese tödliche Liebe zu überleben (euskaraz: «Jainko maitea, lagun iezadazu maitasun hilkor hau gainditzen»; errusieraz: Го́споди! Помоги́ мне вы́жить среди́ э́той сме́ртной любви́translit.: Góspodi! Pomogí mne výzhit' sredí étoy smértnoy lyubví) 1990ean, Gerra Hotza amaitzen ari zenean, margotutako horma-irudi ospetsua da. Dmitri Vrubel errusiar artistak Berlingo Harresiaren atal batean margotu zuen. 1990ean, East Side Gallery, Berlingo Harresiaren hondarren gainean zegoen aire zabaleko arte-galeria bat zen, ordurako ia eraitsita zegoena.[1]

Lanak bi gizon musukatzen erakusten ditu: Leonid Brezhnev (Sobietar Batasuneko buruzagi komunista) eta Erich Honecker (Alemaniako Errepublika Demokratikoko buruzagi komunista). Berlingo harresian obra asko egon ziren, gehienak graffitiz eginak, baina lan hau berehala bihurtu zen ezagunenetako eta ospetsuenetako bat;[2] obra bera parodia kontaezinen objektu izan zen, nahiz eta berez parodia bat izan, obra deribatibo askoren inspirazioa izateaz gain.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]