Menerdiga

Wikipedia, Entziklopedia askea

Menerdiga Gorobel/Salbadako mendilerroan dagoen ataka edo mendatea da. Toponimo honen ahoskerari dagokionez, azentua bigarren silaban ezarri behar da.

Menerdigako txabolak

Aiarako lurretan kokatuta dago; udalerri honetako Agiñiga herritik hasten da Menerdigarako igoerarik arruntena. Aiaraldea eta Gaztelako Lausa Harana historikoki lotu izan dituzten pausuetakoa izan da; gaur egun, aldiz, batez ere mendizaleek erabiltzen dute oinezkoentzako ataka hau, bereziki Iturrigorri edo Tologorri (Menerdigatik ekialdera) eta Ungino (ipar-mendebaldera) mendietara igotzeko.

Ingurumarian ondo kontserbatutako izen bereko txabola taldea dago, garai batean artzaintzak eremu horretan zuen indarraren lekuko.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]