Merce Paloma

Wikipedia, Entziklopedia askea
Merce Paloma

(2020)
Bizitza
JaiotzaTerrassa1964ko otsailaren 1a (60 urte)
Herrialdea Katalunia
Hezkuntza
HeziketaBartzelonako Unibertsitate Autonomoa
Jarduerak
Jarduerakjantzi-diseinatzailea
Jasotako sariak

IMDB: nm0658684 Twitter: merce_paloma Edit the value on Wikidata

Mercè Paloma Sánchez (TerrassaBartzelona, Katalunia, 1964ko otsailaren 1a) bartzelonar jantzi diseinatzailea da. Zineman, antzerkian zein operan figurinista jarduten du. Hainbat Goya sari irabazi ditu. [1][2]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artearen Historian lizentziatu zen Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan, eta Bartzelonako Moda Eskolan ikasi zuen, ikuskizuneko jantzietan espezializatuta.

Lan ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Batez ere antzerkiaren arloan egin du lan, besteak beste, Sergi Belbel, Calixto Bieito edo Joan Anton Rechi zuzendariekin elkarlanean. Zineman, Isabel Coixet eta Agustí Villaronga filmen jantzien arduraduna izan da.[3]

1999. urtetik aurrera, Alfons Flores eszenografoarekin batera, Bieito zuzendari eszeniko hasiberriaren talde artistikoaren parte da. Zuzendari eszeniko gisa, estetikak eta jatorrizko obren kronologikotasunak muntatzen ditu, eta horrek polemika handiak eragiten ditu maiz.[4][5][6][7]

Mercè Palomak hainbat filmetako jantziak diseinatu ditu, hala nola Pa negre edo La vampira del Raval, Dagoll Dagomen Boscos endins edo Il trovatore Liceuko Antzoki Handirako.[8]

Bartzelonako Arte Eszenikoen Museoak Mercè Palomaren hainbat figurin ditu.[9]

Sariak eta izendapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaudí sariak

Kategoria Urtea Filma Emaitza
Jantzien diseinurik onena 1998 A los que ama Izendatua
2011 Pa negre Izendatua
2018 La librería Izendatua
2019 El fotógrafo de Mauthausen Izendatua

Goya sariak

Kategoria Urtea Filma Emaitza
Jantzien diseinurik onena 2011 Pa negre/ Ogi beltza[10] Irabazlea
2015 Stella cadente[11] Irabazlea
2016 El Elegido Izendatua
2018 Incerta glòria[12]La librería Irabazlea
2019 El fotógrafo de Mauthausen [13] Irabazlea
2023 La contadora de cuentos Izendatua

Max Antzerki Sariak

Jantzien diseinurik onena 2002 Poe Izendatua
2007 Peer Gynt Izendatua
2009 Tirant lo Blanc Izendatua

Beste sari batzuk

  • Zinemako jantzirik onenaren Fenix saria, La librería lanarengatik[14]
  • Bartzelonako 2008ko kritikaren saria jantzirik onenari, Tirant lo Blanc lanarengatik.[15]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]