Mercy Brown

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mercy Brown
Bizitza
Jaiotza1872
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaExeter (Rhode Island)1892ko urtarrilaren 17a (19/20 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: tuberkulosia
Jarduerak

Find a Grave: 6628164 Edit the value on Wikidata

Mercy Lena Brown (Exeter, Rhode Island, AEB, 1873- 1892ko urtarrilaren 17a) tuberkulosiaz hil zen gazte estatubatuar bat izan zen. Laster banpiro bat zela zabaldu zen eta, ondorioz, 1892ko martxoaren 18an haren gorpua, Chestnut Hill hilerriaren lurretik atera eta bihotza kenduez gero, erreta izan zen. Mercyren oroimenak Estatu Batuetako folklorean garrantzi handia izan du; Ingalaterra Berriko azken banpiroa bezala ezagutzen zaio.

Gertaerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mercy Brownen hilobiaren lapida,Chestnut Hill hilerrian.

George Brown nekazaria Mercyren aita zen; haren familiak oso gogor sufritu zuen tuberkulosi izurritea. Banan-banan guztiak hiltzen joan ziren: 1883an ama hil zen; zazpi hilabete geroago Mery Olive, alaba txikiena. Zazpi urte ondoren Edwin izan zen gaixotasunaren biktima, garai hartan tisi bezala ezagutzen zena; sendatzeko helburuz Koloradora bidali zuten, hango klima leunago baitzen, baina ez zuen hobekuntza handia izan. Bitartean, Mercyk ere gaixotasuna jasan zuen eta, hemeretzi urte zituelarik, hil egin zen, 1892ko urtarrilaren 17an.[1] Hainbeste zoritxarren aurrean herrian banpirismoaren susmoa zabaldu zen. Horren aurrean, George Brownek, nahiz eta ideiarekin bat ez egin, azken semea sabaltzeko asmoz, onartu zuen familiakideen hilobia irekitzea banpiroen aurkako erritoak aurrera eramateko.[2] Hilobia irekitzerakoan Mercyren gorpua ondo kontserbatuta topatu zuten, ilea eta azazkazalak handituta. Horrek susmoak egiaztatu zituen eta bihotza kendu zioten erretzeko hilobiratu baino lehen. Esaten dute ere errautsez nahastutako edaria Edwin Browni edanarazi egin ziotela. Dena dela, horrek ez zuen gaztearen heriotza sahiestu: urte bereko maiatzaren 2an hil egin baitzen.[3] Kasua The Providence Journal bezalako prentsan oso zabaldua izan zen eta polemika handia eragin handia izan zuen.

Sineskeriaren biktima izan zen zoritxarreko familia, azken finean.

Mercy Brown kultura garaikidean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mercyren izena hiri-kondairekin oso lotuta dago eta Halloween ospazikunetan ohikoak dira haren inguruko erreferentziak. Mercyri buruzko zurrumurru handiak daude eta, besteak beste, haren hilobian fenomeno paranormalak ematen direla esaten da. Esaten da ere bai haren hilobiak bisita asko dituela eta loreen eta kalabaza txikien eskaintzak jasotzen dituela. 1996ko abuztuaren 16an, azkenik, haren hilobiak erasotua izan zen eta lapida bost egunetan desagertuta egon zen. [4]

Mercy Brown eta fikzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bram Stoker idazleak Estatu Batuetara egin zuen bidai batean Mercy Brown kasua ezagutu zuen eta hark utzitako gauzen artean kasuari buruzko egunkari testuak eta erreportaiak aurkituz zituzten. Horren ondoriz, kritikari batzuen ustez, hor egon zitekeen 1897an plazaratu zuen bere Drakula eleberriaren oinarri bat.

Howard Phillips Lovecraft egileak, bestetik, "The Shunned House" narrazioan kasua jaso zuen.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Raven, Rory. Haunted Providence: Strange Tales from the Smallest State. The History Press, 2008. ISBN 1-59629-387-X, 9781596293878
  2. Curran, Bob. Vampires: a field guide to the creatures that stalk the night. Career Press, 2005. ISBN 1-56414-807-6, 9781564148070
  3. Stefoff, Rebecca. Vampires, Zombies, and Shape-Shifters. Secrets of the Supernatural. Editor Marshall Cavendish, 2007. ISBN 0-7614-2635-3, 9780761426356
  4. http://pqasb.pqarchiver.com/projo/results.html?QryTxt=Mercy+Brown[Betiko hautsitako esteka]
  5. Belanger, Jeff: The world's most haunted places: from the secret files of ghostvillage. Career Press, 2004. ISBN 1-56414-764-9, 9781564147646