Michael Phelps

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Michael Phelps.

Michael Fred Phelps (Baltimore, Maryland, Ameriketako Estatu Batuak, 1985eko ekainaren 30a) igerilaria da, munduko hainbat errekorren jabe. 2004ko Atenasko Olinpiar Jokoetan zortzi domina irabazi zituen, horietatik sei urrezko eta bi brontzezko. Gainera, Joko Olinpiko batean domina gehien irabazi duenaren errekorra berdindu zuen, Alexander Dityatinek 1980an egindako marka berdinduta.

Michaelen irabazi dituen nazioarteko tituluen eta hautsitako errekor mundialen ondorioz, munduko igerilarik onena izendatu zuten 2003, 2004, 2006 eta 2007 urteetan eta Ameriketako Estatu Batuetako igerilaririk onena 2001, 2002, 2003, 2004, 2006 eta 2007 urteetan.

Phelps zortzi proba olinpikoetan parte hartzeko sailkatu da Beijingo 2008ko Olinpiar Jokoetan, eta Mark Spitzek duen Joko Olinpiar batean zazpi urrezko domina lortzearen errekorra hausten saiatzen ari da. 2008ko abuztuaren 11an, Phelpsek bi urrezko domina zituen jada, bietan errekor mundial berriak ezarriz.

2012ko Londresen jokaturiko Olinpiar Jokoetan dominarik gehien eskuratu dituen kirolaria izatera iritsi da, guztira 19 lorturik, Larisa Latynina gimnasialariak baino bat gehiago, hain zuzen ere.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Michael Phelps Aldatu lotura Wikidatan