Michel Foucault

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ketxus (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 17:21, 25 otsaila 2016
Michel Foucault
Datu pertsonalak
Izen osoa Michel Foucault
Jaio 1926ko urriaren 15a
Poitiers (Frantzia)
Hil 1984ko ekainaren 26a)
Paris (Frantzia)

Michel Foucault (Poitiers, Frantzia, 1926ko urriaren 15a - Paris, Frantzia, 1984ko ekainaren 26a), filosofo estrukturalista frantziarra izan zen, eta Pentsamendu sistemen historia katedraren irakaslea Collège de France-n 1970etik 1984ra. Bere obrak eragin handia izan du giza nahiz gizarte zientzietako autore ugaritan.

Biografia

Parisen egin zituen ikasketak eta 1960-1968 bitartean Clermont-Ferrandeko unibertsitatean irakasle izan zen. Bi urtez Paris-Vincennes-eko unibertsitatean irakasle izan ondoren, Collège de Franceko historiako katedradun izan zen hil arte.

Gizarteak bere antolamenduaren oinarrian dituen kontzeptuak eta kodeak aztertu zituen nagusiki, baztertze printzipioa batez ere (esate baterako, eriaren eta osasuntsuaren arteko bereizkuntza).

Hasierako lanetan, buru eritasunak eta horien trataerak landu zituen: Folie et déraison: Histoire de la folie à l´âge classique (1961, Eromena eta zibilizazioa); Surveiller et punir: Naissance de la prison (1975, Zelata eta zigorra: kartzelaren sorrera) liburuan gaur egungo kartzelen sistemaren jatorria aztertu zuen. L´Histoire de la sexualité (1976, Sexualitatearen historia) liburuan Sartaldeko sexuari buruzko ikusmoldea aztertu zuen.

Foucault izan da intelektual frantsesen artean azken urteotan eragin handiena izan duenetako bat.

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Michel Foucault Aldatu lotura Wikidatan


Erreferentziak

  • Apaolaza, X. 2009: "Genealogiaren haritik: Michel Foucault" in Historiaz mintzo. Foucault eta Bensaïd, Donostia, Jakin. ISBN 978-84-95234-38-4