Clermont-Ferrand
|
Clermont-Ferrand |
||
|---|---|---|
| Auvernia | ||
|
|
||
| Izen ofiziala | Clermont-Ferrand | |
| Estatua Eskualdea Departamendua Barrutia |
Auvernia Puy-de-Dome (63) Clermont-Ferrand |
|
| Alkatea | Serge Godard (PS) (2008-2014) |
|
| Koordenatuak | Txantiloi:Koord/input/nolatKoordenatuak: Txantiloi:Koord/input/nolat | |
|
[[Fitxategi:|300px]] |
||
| Eremua | 42,6 km2 | |
| Posta kodea | 63000, 63100 |
|
| Biztanleria | 138,992 bizt (2006) | |
| Dentsitatea | 3,26 bizt/km² | |
| INSEE kodea | 63113 | |
| http://www.clermont-ferrand.fr/ | ||
Clermont-Ferrand (okzitanieraz Clarmont-Ferrand edo Clarmont d'Auvèrnhe) Frantziako erdialdean eta Okzitanian dagoen hiria da, Auverniako eskualdearen eta Puy-de-Domeko departamenduaren hiriburua. Unibertsitatea du.
Eduki-taula |
[aldatu] Historia
Nemossos deitu zuten antzina, baina gerora Augustonemetum erromatar izena hartu zuen. Hainbatetan suntsitu eta berriro eraiki ondoren, Auverniako hiriburu bihurtu zen; Clarus Mont izena hartu zuen garai hartan. Filipe Augusto erregeak ezarri zuen Frantziako koroaren mendean (1218). Bertan aldarrikatu zuen Urbano II.a aita santuak I. Gurutzada. 1633an Clermont eta Montferrand hiriak batu ziren, eta horrela sortu zen Clermont-Ferrand.
[aldatu] Ekonomia
Industria hiria da. Kautxu langintza da Clermont-Ferrand-eko ekonomia jarduera nagusia (Michelin eta Bergougnan enpresak). Merkataritzagune garrantzitsua da.
[aldatu] Ondasun nabarmenak
- Notre-Dame katedral gotikoa (XIII-XIV. mendeak).
- Notre-Dame-du-Port eliza, Auverniako arkitektura erromanikoaren erakusgarri nagusia.
[aldatu] Clermont-Ferrandeko herritar ospetsuak
- Blaise Pascal (1623-1662), matematikaria eta fisikaria.
[aldatu] Kanpo loturak
- (Frantsesez) Hiriko webgune ofiziala
| Artikulu hau Frantziako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.