Mieczyslaw Jastrun
Mieczyslaw Jastrun, jaiotzez Mojsze Agatstein (Korolowka, Polonia, 1903ko urriaren 29a - Varsovia, Polonia, 1983ko otsailaren 22a) poloniar poeta izan zen.
Biografia [aldatu]
Krakoviako Unibertsitatean ikasi zuen. Maisutasun handia erakutsi zuen Lehen Mundu Gerraren ondoren idatzi zituen lanetan, formari dagokionez bereziki. Varsovian bizi izan zen ezkutaturik nazien okupazioaren garaian, eta 1944. urtean eman zituen argitara garai hartako poemak (Godzina strzezona, "Isil-ezkila"). Gerraondokoak dira, nolanahi ere, haren poema hoberenak: Goracy popiól (1956, "Hauts beroak"), Genezy (1959, "Genesia"). XX. mendeko olerkarien lanak itzuli zituen (Maiakowski, García Lorca, Rimbaud, Éluard, Aragon), eta Adam Mickiewicz eta Jan Kotxanowski poeta poloniarren biografiak idatzi zituen.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.