Miguel Fisac

Wikipedia, Entziklopedia askea
Miguel Fisac

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMiguel Fisac Serna
JaiotzaDaimiel1913ko irailaren 29a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril2006ko maiatzaren 12a (92 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Ana Maria Badell Lapetra (en) Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Unibertsitate Politeknikoa
Madrilgo Arkitektura Goi Eskola Teknikoa
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa, margolaria eta hirigilea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
fundacionfisac.com…
Fisacen eliza Punta Umbrian, Huelva.

Miguel Fisac Serna (Daimiel, Ciudad Real, 1913ko irailaren 29Madril, 2006ko maiatzaren 12) arkitekto, hirigile eta margolaria izan zen.

1936an Opus Dei erakunde erlijiotsuan sartu zen. Horrekin erlazionaturik egon daiteke Fisacek eliza ugari diseinatzeko esleipenak jaso izana, besteak beste, Gasteizko Koroatzea auzuneko eliza.

1942an Madrilgo eskolan garatutako arkitekturako ikasketak bukatu zituen, berehala hasi zela ofizioa ezagutzen eta eraikitzen.

Fisac ezaguna egin zen batez ere haren arkitektura lanetan hormigoiaren adierazpide berriak ikertu zituelako, hala egiturako material gisa, nola akabera gisa. Adreilu mota berezi bat asmatu eta patentatu zuen ere 1951n.

1955ean Opus Dei erakundearekiko erlazioa eten egin zuen.

1994an Espainiako Arkitekturako Urrezko Domina jaso ondoren, 1997an Antonio Camuñas arkitekturako saria jaso zuen, eta 2003an Premio Nacional de Arquitectura delakoa.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Miguel Fisac. AV Monografías aldizkaria, 101. zenbakia. Madril, 2003. [1]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Miguel Fisac Aldatu lotura Wikidatan