Mikhail Prokhorov

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Mikhail Prokhorov
Mikhail Prokhorov
Datu pertsonalak
Izen osoa Mikhail Dmitrievitch Prokhorov
Jaio 1965eko maiatzaren 3a
Mosku (Errusiar SESF, Sobiet Batasuna)
Webgunea About Mikhail Prokhorov http://mprokhorov.com/about/ About Mikhail Prokhorov

Mikhail Dmitrievitch Prokhorov (Errusieraz: Михаил Дмитриевич Прохоров; Mosku, 1965eko maiatzaren 3a) errusiar enpresaburu milionarioa da. Horrez gainera politikaria eta New Jersey Nets saskibaloi taldearen jabea da.

Moskuko Finantza Institutuan gradua lortu ostean, finantza sektorean ospea irabazi zuen eta metal baliotsuen arloko industrialari nagusietako bat bihurtu zen. 1990ko hamarkadan gertatu zen Sobiet Batasuna ohiko pribatizazio prozesuan izugarri aberastu zen. Vladimir Potaninekin elkar harturik Norilsk Nickel meatze konpainia erraldoiaren kontrola lortu zuen. Enpresa munduko nikel eta paladio ekoizlerik handien bilakatu zen. 2007an Norilsk Nickelgo akzioak saldu zituen. ONEXIM Group inbertsio funtsaren jabea da eta akziodun nagusietakoa Rusalen (aluminio ekoizlea) eta Polyus Golden (Errusiako urre ekoizle handiena)[1].

2011ko Forbes zerrendaren arabera 18.000 milioi dolarreko ondarea dauka. Errusiako hirugarren pertsonarik aberatsena eta munduko 32.a da[2].

2011ko abenduan 2012ko Errusiako presidentetzarako hauteskundeetan hautagai izateko asmoa agertu zuen[3].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mikhail Prokhorov Aldatu lotura Wikidatan


Biografia
Errusia
Artikulu hau Errusiako biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.