Mio Ciden eresia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Mio Ciden eresia
Cantar de mio Cid f. 1r (rep).jpg
Egilea Ezezaguna (1195-1207 artean)
Generoa Poema-epikoa
Datuak
Jatorrizko izenburua El Cantar de Myo Çid
Jatorrizko hizkuntza Antzinako gaztelania
Herrialdea Gaztela

Mio Ciden eresia[1] (gaztelaniaz: El Cantar de Myo Çid) egile ezagunik gabeko egitandi kanta bat da, Rodrigo Díaz de Vivarren azken urteetan libreki inspiratutako balentria heroikoak kontatzen dituena. Hizkuntza erromantze baten idatzitako espainiar literaturako lehen lan narratibo luzea da, eta bere estiloaren balio literario handiagatik nabarmentzen da.

Erdi Aroko gaztelanian idatzia dago, 1200 inguruan, gutxi gora-behera 1195 eta 1207 bitartean. Ez da ezagutzen jatorrizko izenburua, ziur asko gesta ("egitandi") edo cantar ("kantore") deituko zen arren, egileak bere lana 1085. eta 2276. bertsoetan hurrenez hurren deskribatzen duen moduan.

Cantar de mio Cide ia osorik kontserbatuta dagoen espainiar literaturako kantore epiko bakarra da. Jatorrizko lanaren lehen orria eta liburuaren barnealdeko beste bi galdu dira, falta diren orrien edukia prosifikazio kronistikoetatik ebatzia izan daitekeen arren, bereziki Crónica de los veinte reyes izena duenetik. Cantar de mio Cid lanaz gain mantendu diren bere generoko beste lau testuak Mocedades de Rodrigo (1360 inguru) 1700 bertsorekin, Cantar de Roncesvalles (Orreagako kantua, 1270 inguru) 100 bertso inguruko zati bat; eta tenplu erromaniko baten idazkun labur bat dira, azken hau Epitafio épico del Cid izenekoa eta 1400 ingurukoa.

Olerkia luzera aldakorreko (anisosilabikoak) 3735 bertsoz osatua dago, 14 eta 16 silaba metrikozko bertsoak nagusi diren arren. Cantar de mio Cid lanaren bertsoak zesura baten bidez banandutako bi hemistikiotan banatuak daude. Hemistikio bakoitzaren luzera 4 eta 13 silaba artekoa da, eta kantoreko prosodiaren gutxienezko unitatetzat hartzen da. Ez dago ahapaldietan banatuta, eta bertsoak tiradetan elkartzen dira, hau da errima asonante bera duten bertso sailetan.

Istorioa eta egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Barne egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"Cidaren alabak" Ignacio Pinazorena, 1879. Doña Elvira eta doña Sol Corpeseko basoan lotuta agertzen dira euren senarrak diren Carrióngo infanteek bortxatu ondoren.

Cantar de mio Cid lanak heroiak galdutako ohorearen berreskuratze prozesu konplexuaren gaiari buruz hitz egiten du, ohore hori berreskuratzeak hasierako egoerakoa baino ohore handiagoa suposatuko duelarik.

Olerkia Ciden desterruarekin hasten da, laidotzearen lehen arrazoia, lapurreta egotzi izan ondoren. Desohore honek Vivarren zituen jabetza eta onibar guztien galera eta bere familiaren guraso agintearen galera ere suposatzen du.

Valentzia konkistatu ondoren, bere beso soilaren ausardiari esker, bere maltzurkeria eta zuhurtziari esker, erregearen barkamena jasotzen du, eta horrekin onibar berri bat, Valentziako jaurerria, jada berreskuratutako antzinako orubeari elkartzen dena. Basailuen jaun bezala duen bere estatus berria berresteko, osperik handieneko leinuekin ezkontzak antolatzen dira, Carrióngo infanteekin kasu.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mio Ciden eresia Aldatu lotura Wikidatan