Miren Guillo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Miren Guillo
Bizitza
JaiotzaElgoibar, 1983 (40/41 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Tesi zuzendariaMari Luz Esteban
Jarduerak
Jarduerakunibertsitateko irakaslea eta antropologoa

Miren Guillo Arakistain (Elgoibar, 1983) antropologo feminista da. UPV/EHUn irakaslea da Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia Sailean. Hilekoaren politikak eta festak genero-ikuspegitik ikertu ditu. Bilgune Feministako kidea da. [1][2]

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Prestakuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gizarte Hezkuntzan (UPV/EHU, 2004) diplomatua, Pedagogian (UPV/EHU, 2006) eta Gizarte eta Kultur Antropologian (EHU, 2012) lizentziatua, eta Ikasketa Feminista eta Generokoetan doktorea (EHU, 2020) da. Doktore-tesia Hilekoaren politika eta kultura alternatiboen etnografia bat: genero-konfigurazioak, gorputzahalduntzea eta ezagutza kolektiboak izan zen.[3] Atzerriko unibertsitateetan egonaldiak egin ditu: UC Berkeley (2012), UC San Diego (2013) eta Ljubljanako IRSA (Inštitut za razvojne in strateške analize- Institute for depelopmental and strategic analysis) ikerketa-zentroan (2014).[1]

Ikerketa-ildoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antropologia feminista eta gorputzaren teoria soziala, festaren antropologiaren eremuarekin konbinatuz festak eta festa-politikak genero ikuspegitik dira Guilloren ikerketa-ildo nagusiak. Hilekoaren politikak eta genero-harremanak, gorputz-dimentsioari garrantzi osoa emanez ikertu ditu. Izan ere, hilekoaren esanahi biomedikoak eta kultural nagusiak aztertzeaz gain, horiei erantzuten dieten politika eta kultura alternatiboak aztertu ditu; ikuspegi hegemonikoa auzitan jarri eta irudikapen zein iruditegi alternatibo berriak bilatzen dituzten ekintza eta gorputz-politikak, alegia. Hala, proposamen eta testuinguru horietan gertatzen diren eztabaida feministak, genero-konfigurazioak eta -harremanak ikertu ditu, berriemaileen bizipenak eta praktikak prozesu etnografiko sakonaren abiapuntutzat hartuz. Era berean, prozesu horietan harremanek eta afektuek duten garrantzia, aldaketarako sozializazioak zein ezagutzak sortzeko modu kolektiboak ere behatu ditu. Analisi honen testuinguru zientifikoa, bereziki, gorputzaren teoria sozialaren, medikuntzaren antropologiaren eta teoria feministaren bitartez ehundu du. Bere tesian, gorputza ardatz hartuta, 36 pertsona elkarrizketatu zituenmodu sakonean eta hainbat garaitan, eta askotariko ekintzetan parte hartuz egin du behaketa lana: [3][4]

« Gizarte batean non hilekoa den zerbait ezkutatu behar dena, odola bisualki erabiltzea arau bat haustea da. »

—Miren Guillo

2015eko uztailean Udako Euskal Unibertsitatearen ikastaroetan egin zen Jai ereduak genero ikuspegitik: begirada antropologiko bat Euskal Herriko errealitateari ikastaroaren jarraipena izango zen Festak, genero-harremanak eta feminismoa liburuan 37 egileren ekarpenak koordinatu zituen 2016an. Bertan indarkeriarik gabeko jaiak eta guztien plazera erdigunean jarriko duten festak errealitate izateko gakoak aztertzen dira:[5]

« Festak, batetik, badira ordena soziala mantentzeko: errituek askotan horretarako balio dute, ordena eta hierarkiak indartzeko. Baina, era berean, festak aukera ematen du eguneroko martxan nagusi diren baldintzak iraultzeko: jaiak badu disidentzia gaitasun bat, nabarmena. »

—Miren Guillo


Itsaspeko bihotzak egistasmoa.[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2014ean Guillok Aitziber Alonso eta Mireia Delgadorekin batera diseinatu eta zuzendu zuen Galatzagorriren Itsaspeko bihotzak irakurtzeko zaletasuna sustatzeaz gain, genero berdintasuna eta hezkidetza lantzea helburu duen aretoa, euskarazko haur literatura oinarri hartuta.[6]

Argitalpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Festak, genero-harremanak eta feminismoa, UEU, 2016. [7]

Artikuluak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Challenging Menstrual Normativity: Nonessentialist Body Politics and Feminist Epistemologies of Health, 2020.[8]
  • Una aproximación etnográfica a las relaciones entre espiritualidad, género y salud. Institut Català d'Antropologia, 2020.[9]
  • Habitar lo imponderable. Espiritualidades contemporáneas y lecturas alternativas de la menstruación. Bellaterra, 2018.[10]
  • Hilekoaren antropologiara hurbilketa: odolaren arau eta politikak, UEU, 2017.[11]
  • HGL (haur eta gazte literatura) eta genero-berdintasuna, Behinola aldizkaria, 2015. [12]
  • Mujeres jóvenes y menstruación. Contracultura y resignificación del ciclo menstrual en el País Vasco. URV, 2014.[13]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Guilló Arakistain, Miren | AFIT. (Noiz kontsultatua: 2020-11-13).
  2. (Gaztelaniaz) «Cuando el agresor es compañero de militancia» www.elsaltodiario.com (Noiz kontsultatua: 2020-11-13).
  3. a b Guilló Arakistain, Miren. (2020-03-06). Hilekoaren politika eta kultura alternatiboen etnografia bat: genero-konfigurazioak, gorputzahalduntzea eta ezagutza kolektiboak. (Noiz kontsultatua: 2020-11-13).
  4. Iribarren, Maddi Ane Txoperena. ««Hilekoak erakusten digu biomedikuntza androzentrikoa dela»» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-11-13).
  5. Iraola, Arantxa. ««Lan garrantzitsua da plazera erdian jarriko duten jaiak irudikatzea»» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-11-13).
  6. «Itsaspeko bihotzak. Galtzagorri Elkartea» www.galtzagorri.eus (Noiz kontsultatua: 2020-11-13).
  7. Festak, genero-harremanak eta feminismoa : begirada teoriko eta antropologikoak, praktika sortzaileak eta plazeraren kudeaketa kolektiboak. Udako Euskal Unibertsitatea 2016 ISBN 978-84-8438-607-0. PMC 1055859946. (Noiz kontsultatua: 2020-11-13).
  8. (Ingelesez) Guilló-Arakistain, Miren. (2020). Bobel, Chris ed. «Challenging Menstrual Normativity: Nonessentialist Body Politics and Feminist Epistemologies of Health» The Palgrave Handbook of Critical Menstruation Studies (Springer): 869–883.  doi:10.1007/978-981-15-0614-7_63. ISBN 978-981-15-0614-7. (Noiz kontsultatua: 2020-11-13).
  9. Arakistain, Miren Guillo. (2020). «Una aproximación etnográfica a las relaciones entre espiritualidad, género y salud» Quaderns de l'Institut Català d'Antropologia (36): 21–36. ISSN 0211-5557. (Noiz kontsultatua: 2020-11-13).
  10. Arakistain, Miren Guillo. (2018). «7. Habitar lo imponderable: espiritualidades contemporáneas y lecturas alternativas de la menstruación» Etnografías feministas: una mirada al siglo XXI desde la antropología vasca, 2018, ISBN 978-84-7290-859-8, págs. 183-208 (Edicions Bellaterra): 183–208. ISBN 978-84-7290-859-8. (Noiz kontsultatua: 2020-11-13).
  11. Loinaz, Iñaki Alegria; Nuñez, Ainhoa Latatu; Ibarra, Miren Josu Omaetxebarria; Zaratiegi, Patxi Salaberri. (2017-05-07). II. Ikergazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz. Kongresuko artikulu bilduma. Gizarte Zientziak eta Zuzenbidea. UEU ISBN 978-84-8438-630-8. (Noiz kontsultatua: 2020-11-13).
  12. López, Amelia Barquín; Leonet, Gema Lasarte; Arakistain, Miren Guillo. (2015). «HGL eta genero-berdintasuna» Behinola: haur eta gazte literatura aldizkaria (32): 13–31. ISSN 1575-8168. (Noiz kontsultatua: 2020-11-13).
  13. Arakistain, Miren Guillo. (2014). «Mujeres jóvenes y menstruación: Contracultura y resignificación del ciclo menstrual en el País Vasco» Jóvenes, desigualdades y salud: Vulnerabilidad y políticas públicas, 2014, ISBN 978-84-695-9841-2, págs. 143-165 (Publicacions URV): 143–165. ISBN 978-84-695-9841-2. (Noiz kontsultatua: 2020-11-13).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]