Hezkidetza

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Haurrak, neskak eta mutilak, batera ikasten.

Hezkidetza, baterako hezkuntza edo koedukazioa pertsonak bere banakotasun, berezitasunaren arabera, generotik at egiten den hezkuntza da, hau da, irizpide sexistei jarraiki gizon eta emakumeei egokitutako rol, balio eta jarrerak kontuan hartu gabe heztea da. Gakoa da, neska eta mutilentzako baliagarria izango den pertsona eredua bultzatzea, estereotipo izan den eredu femeninoa eta maskulinoa saihestuz, estereotipo tradizionalak eta zaharkituak alde batera utziz.

Neska-mutilak batera, elkarrekin, ikasgela berean, heztea izaten da baterako hezkuntzaren oinarrietako bat, neska eta mutilak fisikoki ez bereiztea. Irakasleek, koedukazioan hezterakoan, neska eta mutilen eskubideen berdintasunetik abiatu eta gizarte ez-sexista baterako hezteko ahalegina egin behar dute. Familien eta gizartearen adostasuna eta laguntza lortuz, ahal bada.

Hezkidetzaren ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hezkidetza neskak eta mutilak ikasgela berdinetan-ikasketa eta ebaluaketa irizpide berdinak izatea-denen garapen orekatsua elkarlanean-berdintasunean hezi, berdintasun baloreekin. Helburua gizarte berdintsuak eratzea da.

LOGSE, 1990-ko Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorreko Lege Organikoa da diskriminazioa gainditzeko. LOE 2006-ko Hezkuntzako Lege Organikoa, nesken eta mutilen artean eskubide eta aukera berdinak agintzen Lehen Hezkuntzan eta Ikasketa ez unibertsitario guztietan. LOE-k eta 2008ko urriaren 13-ko EHAO-k, Eskola Kontseilu guztietan kide bat berdintasunaz arduratzeko agintzen dute.Kulturartekotasunak eskolak kultura guztietako nesken eta mutilen arteko elkarbizitza berdintsua indartu behar du. Eskolak kultura guztietako umeei beren identitatea izaten lagundu behar die. Homosexualitateari buruz modu irekian hitz egin behar da, homosexualitatearen normalkuntza lortzea eta familia mota ezberdinak normalizatzea da helburu.

Neska mutilak elkartzea ez da hezkidetza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskola mistoa 60-ko hamarkadan sortu zen Hego Euskal Herrian. Hauek sortzerakoan, ez zuten planteatu ere egin zer ekar zezakeen neskak eta mutilak espazio físiko berean elkartzeak, gizontasuna emakumetasunaren gainetik dagoenean eguneroko bizitzan. Eskolak lan munduan integratzeko prestatzen ditu ikasleak, alor publikorako, gizonezkoen mundua izan den alor horretarako. Emakumearen generoari lotutako gaitasunak bigarren mailan geratu dira. Ana Agirrek Emakundeko prestakuntza arduradunak honela azaltzen du: "Eskolak bizitzarako baliagarri diren balio guztiak integratu behar lituzke, bai emakumezko bai gizonezko generoari atxikitakoak. Eta denei eskaini behar zaizkie, neskei eta mutilei. Hori litzateke benetan aukera berdintasunerako heziketa eskaintzea". Kontzientziaz, eskubide berdinak onartzen dizkiogu emakumeei eta gizonei. Horregatik, gero eta zailagoa zaigu gure eguneroko bizitzan dagoen androzentrismoa ikustea, gure izaeran barneratuta duguna.

Lan Munduratzea eta hezkidetza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Neskek eta mutilek lanbidea aukeratzeko orduan duten espektatiba, gaur ere oraindik kasu askoetan desberbina izaten da. Neskek,gizarteak tradizioz esleitutakoa ez den beste lanbide bat aukeratzeko planteamendua egiten dietenean bere buruei, ondoko baldintzatzaile hauek izaten dituzte: gizonezkoei dagokien karrera bat egiten badute, etorkizunean lan munduan sartzeko sailtasunak izango dituztela pentsatzen dute eta horrek motibazioa galtzea dakar. Teorian zailtasun handiagoa duten eta”soilik” gizonezkoei dagozkien karrerak ikasteko gaitasunik ez dutela pentsatzen dute. Emakumeak arrakasta txikiagoa dutela uste dute(lanbidean arrakasta izaten badute bizitza afektiboari uko egin behar diote).

Neska-mutilak Maliko lizeo batean

Ikasten ari diren nesken eta mutilen espektatibez gain, bokaziozko jarrreretan irakasleen espektatibek eta jarrerek ere eragina izaten dute; eragin horren ondorioz neskek lorpenak izateko motibazio txikiagoa izan dezakete. Alde batetik, maisu-maistrek inkonzientzeki edo kontzienteki, "emakumeen ezaugarriekin" bateragarriagoa den lan bide-gidoia orientazioa sustatzen duten aukeraketa egitera eramaten dituzte neskak. Emakume-taldeak gizartean duen estereotipoa giza sentimenduenganako interesa sentitzen duela zehazten du eta emazte eta amaren rola ezartzen dio eta, horren ondorioz irakasleek neskentzat dituzten espektatibak mugatu egiten dira horrek esan nahi du beharrezkoa izango dela irakasleen curriculum ezkutuaren analisia egitea eta horri buruzko gogoeta sakona egin beharko da. Nahiz eta hau guztia aldatzen ari den oraindik ere lan handia dago egitear.

Heziketaren helburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erabakiak hartzean heldutasuna sustatzea, nor bere buruaren ezagutza, inguruaren ezagutza eta inguruak eskain dezakeenaren ezagutza nahiz plangintza egiteko egokiak izango diren jarreren ikaskuntza bultzatuz. Pertsona bakoitzari lanbideari dagokionez dituen ametsak eta irudiak bilakatzen laguntzea, gehienetan osatu gabeak izaten baitira eta estereotipoetan oinarritzen baitira; bide horretatik erabakiak kontzienteki eta arduraz hartzen lagunduko diogu. Ikasleak tradizionalak ez diren lanbideak aukeratzera bultzatzea. Bizimodu profesionalaren eta pertsonalaren arteko jarraitasunaz ohartaraztera.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • (Euskaraz): Begoña Salas eta beste batzuk: Ikastetxearen hezkidetza-eredua egiteko gida. Gasteiz: Emakunde-Eusko Jaurlaritza, 1997.
  • (Gaztelaniaz): Begoña Salas: Orientaciones para la elaboración del proyecto educativo de centro. Bilbo: Maite Canal Editora, 1994.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irakaskuntza-lanbide orientazioko hezkidetza programa bigarren hezkuntzarako.