Modern Times

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Modern Times (euskaraz Garai modernoak) Charlie Chaplinek zuzendu eta aktore lanak egindako 1936ko film komikoa da. Bertan langile batek arrazoia galtzen du lanean dagoen muntaia katearen abiadura zoroa dela eta. Kartzelatua da eta komunistatzat hartzen dute irteterakoan. Gizarte industriaren irudi gordinena erakusten du filmak; produkzio sistemen hobekuntza gizakiaren menpekotasuna dela medio, bere kalterako.

Iraultza industrialarekin batera mugimendu bi hauek datoz eskutik: Taylorismoa eta Fordismoa:

  • Taylorismoan lantegietako produkzioa hobetzeko egiten diren hobekuntza guztiak bultzatzen dituen mugimendua.
  • Fordismoan Muntatze katearen eta beste neurrien aplikazioa lantegietan produktuen ekoizpena bultzatzeko.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Modern Times Aldatu lotura Wikidatan