Monasterio de Piedra
Wikipedia(e)tik
|
||||
|---|---|---|---|---|
|
Barnealdeko klaustroa. |
||||
| Herria | Nuévalos, Zaragozako probintzia |
|||
| Herrialdea | ||||
| Koordenatuak | 41°11′35.81″N 1°46′57.34″W / 41.1932806°N 1.7825944°WKoordenatuak: 41°11′35.81″N 1°46′57.34″W / 41.1932806°N 1.7825944°W | |||
| Garaia | 1194 | |||
| www.monasteriodepiedra.es/ | ||||
Monasterio de Piedra (euskaraz, Piedrako monasterioa) monasterio batek, hotel batek eta natura parke batek osaturiko multzoa da, Zaragozako Nuévalos udalerrian kokatua (Aragoi, Espainia), Calatayud hiritik hurbil. Ondoan duen Piedra ibaitik hartu du izena.
Kataluniako Pobleteko monasteriotik etorritako hamahiru zistertar fraidek sortu zuten 1194. urtean, antzinako Piedrako gaztelua zegoen lekuan, Piedra ibaiaren bazterrean. Piedrako monasterioa Andre Maria Zuriaren omenez eraiki zen, eta 1983ko otsailaren 16an Espainiako monumentu nazional izendatu zuten.
Iruditegia [aldatu]
-
Cola de Caballo («zaldi buztana») ur-jauzia
Kanpo loturak [aldatu]
- (Gaztelaniaz) Piedrako monasterioko jardueren eta baliabideen webgunea