Mopti

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Mopti

Mopti
Moptiko merkatua
Estatua MaliMali
Probintzia Mopti
Koordenatuak

14°29′N 04°10′W / 14.483°N 4.167°W / 14.483; -4.167Koordenatuak: 14°29′N 04°10′W / 14.483°N 4.167°W / 14.483; -4.167

Mopti non dagoen adierazten duen Mali-ko/-go/-eko mapa
Mopti
Garaiera 275 m
Biztanleria 114.296 bizt. (2009[1])

Mopti Mali erdialdeko hiria eta izen bereko eskualdearen hiriburua da. Niger eta Bani ibaien elkargunean dago, diken bidez lotutako hiru uhartetan eraikia. Hori dela eta, batzuetan Maliko Venezia deitzen zaio. Mugimendu handiko portua dauka. Eskulangile ugari kanoa fabriketan aritzen da lanean.

2009an 114.296 biztanle zituen[1]. Etnia nagusiak banbara, bozo, dogon, songhai eta fulania dira.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mopti Sahelen dago. Klima erdi-agorra du (BSh Köppen klima sailkapenaren arabera). Urteko prezipitazioaren gehiengoa urtaro euritsuan, maiatzetik urrira, jasotzen da. Maiatza da hilabeterik beroena (batez besteko tenperatura maximoa 40.5 Â°C) eta urtarrila hotzena (batez besteko tenperatura minimoa 15.1 Â°C).

Datu klimatikoak (Mopti)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 31.7 34.9 37.7 40.2 40.5 38.3 34.6 32.6 33.3 35.5 35.0 31.6 35.5
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 15.1 17.6 21.2 24.7 26.5 25.7 23.9 23.3 23.7 23.4 19.5 16.0 21.7
Pilatutako prezipitazioa (mm) 0.8 0.0 0.8 4.0 23.4 55.8 140.5 165.6 88.7 19.8 0.3 0.4 500.1
Euri egunak (≥ 1 mm) 0.1 0.1 0.4 1.1 3.4 7.5 12.3 14 8.6 3 0.1 0.1 50.7
Iturria: World Weather Information Service[2]


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mopti Aldatu lotura Wikidatan