Morabito

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Morabitoren hilobia, Marokoko hegoaldean.

Morabito ( arabieratik, 'مُرابِط murābiṭ, “babestuta dagoena” ) kontzeptua bi esanahi desberdinak izan ditzake: batetik bereziki santua den pertsona batena, herriak goraipatzen dituen pertsonak; bestetik, morabito bat bizi den edo bizi izan den tokia (baseliza antzekoa).[1] Morabitoei eskainitako kultoak morabistismo izena du.

Morabito, erlijiosoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Morabitoak gizon santuak dira. Jainkoarekin lotura zuzena dute eta haien presentzia ona da herrirako. Zentzu askotan anakoreta kristauekin antza handia dute. Morabitoetan sarritan santua lurperatuta dago eta jarraitzaileek bertan lurperatuta izateko aukera izaten dute. Horregatik ez da arraroa morabito ondoan hilerri txiki bat izatea.

Morabito, eraikuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Normalean morabitoak jende gutxi bizi den tokietan aurkirtzen dira. Kasu guztietan inguruko begetazioa eta basoa errespetatua izaten da eta eraikuntzak ahalik eta arazo gutxien sortzen du paisaian. Modu batez, morabitoaren zentzu sakratua inguruko paisaina islatu egiten da. Etxetxo hauek geografikoki bereziak diren tokietan aurkitzen dira: putzu, iturri baten ondoan, leku garaietan. Goian aipatutako hilerriaz aparte, ohikoa da baita ere eraikuntza ondoan zuhaitz sakratu bat izatea; bere adarretatik fededunek egiten diztuten dohainak zinzilikatu egiten dira. Urtean behin santuaren eguna ospatu egiten da, mawsim edo musem (الموسم), eta fededunak hurrutitik bertaratzen dira.

Morabito bat XIX. mendeko grabatu batean.

Morabitoen jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Goian ikusitako datuen arabera morabitoak Islam aurrekoak direla ikus daiteke. Berez, islamista erradikalak horrelako tokien aurka daude eta ez da arraroa haien aurkako erasoak burutzea. Islamek ez du onartzen Ala eta fededunen arteko bitartekaririk. Antza, morabitoek Jainkoaren bedeinkapena erakartzen dute herrietara eta tradizio hori kristautasunatik eta paganismotik hurbilago dago.[2] Ikerlari asko morbaitoak amazig kulturarekin lotu dute, herri hori, Islam baino lehen politeista baitzen. Amazigeraz morabitok “santua” esan nahi du. Morabitoak Magreb herrialdetan dago zabalduta: Tunisian, Aljerian eta, batez ere, Marokon, morabistismoaren gune nagusia.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Morabito Aldatu lotura Wikidatan
  • (Gaztelaniaz) Morabitoei buruzko informazioa: [1]

Ikus, baita ere[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Merja Zerga (Maroko): oso zonalde txikian zazpi morabito daude.