Amazigera
| Amazigera, berberera Tamazight |
||
|---|---|---|
| Non mintzatzen den: | Maroko eta Aljeria batez ere; hizkuntza komunitate txikiak: Tunisia, Libia, Egipto, Mauritania, Melilla, Niger eta Mali | |
| Eskualdea: | Iparraldeko Afrika | |
| Hiztunak: | 42 milioi | |
| Hizkuntza familia: | Afroasiarra Amazigera, berberera |
|
| Hizkuntza kodeak | ||
| ISO 639-1: | ez du | |
| ISO 639-2: | gehitzeko | |
| ISO 639-3: | —
|
|
|
|
||
| Oharra: baliteke orri honek Unicode kodearekin emandako NAF fonetika ikurrak edukitzea. | ||
Amazigera[1] edo berberera[2] (jatorrizko izena: tamazight) berbereek mintzatzen dituzten afroasiar hizkuntza kamitikoei ematen zaien izena da.
Eduki-taula |
Hizkuntzaren izena [aldatu]
Hizkuntza izendatzeko berberera izan da ohiko forma. Berberera izena, hala ere, arabieraren hiztunek berbereen hizkuntza gutxiesteko erabiltzen zuten: "ber ber egiten dutenak" da izen honen jatorria, hau da, "hitz egiten ez dakitenak".
Baina egun tamazight ere erabiltzen da, hau da, amazigek beren hizkuntzari ematen dioten izena; edo —euskarara egokituta— amazigera. Tamazight amazigh hitzaren femeninoa da (amazigeraz, izenari t...t erantsiz femenino bihurtzen da), arabieraz bezala amazigeraz hizkuntzak femenino direlako.
Berberera Marokon eta Aljerian (Kabilia eskualdea) hitz egiten da batik bat, baina hizkuntza komunitate txikiagoak baditu Tunisia, Libia, Egipto, Mali, Mauritania, Melilla (Espainia) eta Nigeren ere. Antzinatean, arabiera Afrika iparraldera iritsi aurretik, kontinentearen iparralde guztian mintzatzen zen berberea, baita Kanarietan ere (guantxea).
Idazkera [aldatu]
Amazigeraren aldaerak [aldatu]
Amazigera, gaur egun, elkarrengandik urrun eta hainbat lurraldetan banaturik dauden zenbait hizkuntz komunitatek erabiltzen dute.
Sakabanaketa horren eraginez, egun amazigerak lau aldaera nagusi hauek ditu, hiztun kopuru hauekin (Hayward 2000: 76):
- Marokoko iparmendebaldean, Aljeriako iparraldean, Tunisian eta Libian: xluh edo taxelhit (3.000.000), tamazight aldaera (3.000.000) eta tarifit (2.000.000), hirurok Marokoko Rifean; eta kabiliarra edo taqbaylit (3.074.000) eta taxawit edo xawia, Aljerian.
- Sahara-Sahel aldeko nomaden dialektoak (Aljeria, Niger, Mali eta Burkina Faso): tamahaqt edo tamajeq, tuaregen mintzaira (25.000-76.000).
- Mauritanian: zenaga (25.000).
Ikus, gainera [aldatu]
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ 38. araua - Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak, Euskaltzaindia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0038.pdf. Noiz kontsultatua: 2010-12-23
- ↑ Hiztegi Batua, Euskaltzaindia. Eskuratze data: 2011-03-17.
- HAYWARD, R. J. (2000): “Afroasiatic”, in HEINE, B. i D. Nurse (2000): African languages. An introduction, Cambridge: Cambridge University Press, 74-98 orr.
Kanpo loturak [aldatu]
- Tawalt
- (Euskaraz) Etorkinentzako Tamazight-Euskara Hiztegia