Morgan Ody

Wikipedia, Entziklopedia askea
Morgan Ody
Bizitza
JaiotzaLaval, 1979 (44/45 urte)
Herrialdea Frantzia
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jardueraknekazaria
KidetzaVia Campesina (en) Itzuli

Morgan Ody (Laval, Frantzia, 1979) baratzezaina, Via Campesinako kidea eta bozeramailea da,[1]baita koordinatzaile orokorra ere.[2]

La Vía Campesina

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etxalde batean hazi zen, baina ez zuen etxondoko lekukoa hartu. Gero, bidaia anitz egin ditu; besteak beste, Asia hego-ekialdean. Han, bizimolde modernoaren demasiak ikusi zituen, eta etxera sartzerakoan pentsatu zuen laborari izatea zela aldaketa positibo baten alde egiteko molderik onena.

Via Campesinako kidea eta bozeramailea da. Munduko laborantza sindikaturik handiena da Via Campesina. Afrikako, Asiako, Ameriketako eta Europako 182 antolakunde biltzen ditu, eta berrehun milioi laborari ordezkatzen ditu.[1]

Laborantza sindikalismoaren biberoian hazia da, aita Confederation Paysannen baitzen. Boluntario iraultzaile gisa ezagutu zuen Via Campesina. Emozioen aldetik ere hunkitu zen azkar, ohartu baitzen mundu osoan, laborariak hizkuntza orotakoak izanagatik, molde ezberdinetan beztituak izanagatik, laborantzak oinarri-oinarrira ekartzen gintuela denak: denek jan behar dugu. Azotaren zikloa denetan bertsua da; denetan lurra, ura eta airea behar da landareen jinarazteko.[3]

Laborantza feminista[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Laborantza feminismo herrikoia lantzen du, ekofeminismotik hurbil diren ideiekin. Naski, mugimenduek antolaketa biziki patriarkal batetik ateratzeko gogoa dute. Molde bertikalak baitziren, ar dominatzaile batzuen ego handien menekoak. Eraman nahi duten egitasmo politiko-sindikalarekin ez du bat egiten eredu patriarkal horrek.[4] Balio kolektiboak eraman nahi dituzte: elkar zaintzea, dimentsio emozionalak berriz ekartzea; sakonki lotua da gure eremu eta lurraldeekin dugun harremanaren aldaketekin; naturan jaun eta jabe diren gizonen ideia oso kartesiar horretarik ateratzen ari dira.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c Capire. (2022-09-12). «Morgan Ody: «El camino hacia el futuro es una sociedad con soberanía alimentaria»» Biodiversidad en América Latina (Noiz kontsultatua: 2023-11-22).
  2. «Soberanía Alimentaria, Biodiversidad y Culturas - «El campesinado es el plan de contingencia»» www.soberaniaalimentaria.info (Noiz kontsultatua: 2023-11-22).
  3. Ndabezinhle. (2022-09-12). «Morgan Ody : « La voie de l’avenir est une société avec la souveraineté alimentaire » - Via Campesina» Via Campesina Français (Noiz kontsultatua: 2023-11-22).
  4. Campesina, CLOC-Vía. (2022-12-02). «Morgan Ody: “Necesitamos salir del capitalismo si queremos tener un futuro como humanidad”» Biodiversidad en América Latina (Noiz kontsultatua: 2023-11-22).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]