Mugikortasun iraunkor
Mugikortasun iraunkorra edo mugikortasun jasangarria ingurumenean inpaktu txikia duten mugikortasun moduen multzoari deritzo. Pertsonen zein ondasunen joan-etorriez aritzean, batez ere iraunkortasunaren alorrean, gero eta gehiago hitz egiten da mugikortasunaz eta ez garraio hutsaz, oinezkoen bidaiak ere kontuan hartzen dituen kontzeptu zabalagoa baita lehena.
| Artikulu honek edo artikulu zati honek gramatika, estilo, lotura edota ortografia akatsak ditu. Lagundu ahal eta nahi baduzu, zuzendu ezazu. |
Mugikortasuna, gaur egun gure gizartean dagoen kezka garrantzitsuenetako bat da. XX. mendean hainbat gailu asmatu dira, honek kutsadura maila asko igo du eta alarma piztu du gure gizartean. Mugikortasunaren barnean garraiobidea da bereizgarriena. Garraiobidea 2 zatitan bereiz dezakegu: batetik azpiegiturak eta bestetik, ibilgailuak. Kotxeak sortu baino lehen, garraiobidea trena zen, hau da, garraio publikoa zen, non ordainduz gero hura erabili zenezakeen. Urteak pasa ahala kotxea asmatu zuten, bertatik aurrera garraiobidea modan jarri zen. Hainbat ikerketa egin ondoren XX. mendean inoiz baino momentu kritiko batean kokatuta gaude, hori dela eta hainbat hirieta ezarri dira arazo honi aurre egiteko soluzioak; Adibide bezala gasteiz ezarri dezakegu, bertan hainbat soluzio ezarri dituzte; Adib...
- Lehenik eta behin, tranbiaren ezarpena.
- Gasteizko hiriburua garraio pribatuei uko egin dezan kale peatonalen ugaripena.
- autobus berrien garraioa, hau da, autobusak gasteizko hirigune guztietatik pasatzen da.
- Azkenik estatuak jarri dituen doaineko bizikletak
Gaur egun poluzioa ezin besteko arazo bat da, hori dela medio garraiobide publikoen igoera deigarria izan da, hainbat herrialdeei esker. Garraiobide motak:
- Errepideko garraiobideak:automobila, autobusa, kamioia, bizikleta...
- Aireko garraioa: hegazkina,
- Tren bideak
Hainbat ikerketa diotenez nahiz eta hirietako garraiobidea asko jaitsi eta asko hobetu, hiri batetik beste hiri baterako garraiobide nagusia kotxea da, Europako %80-ak kotxea erabiltzen baitu, estatuak arazo honetarako soluzioa baduela dio: AHT izeneko tren bat, garraiobide hau kotxea baino askoz arinagoa da, tren hau martxan jarriz gero jakintsuak diotenez arrakasta handia izango du, kotxeen erabilpena murriztuz. Proiektu hau ezartzeko, hainbat lurzoru kendu behar dituzte, eta hainbat partidu politiko erradikalek proiektu hau boikotatzea dute helburu.