Airearen kutsadura

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Eguraldia  
Urtaroak

Udaberria · Uda
Udazkena · Negua

Urtaro lehorra
Urtaro hezea

Ekaitzak

Enbata · Trumoi-ekaitza
Tornado · Traganarrua
Zikloi tropikala (Haizerauntsia)
Zikloi ez tropikala
Elur-ekaitza · Bisutsa
Izotz-ekaitza

Prezipitazioa

Lainoa · Zirimiria · Euria
Euri izoztua · Elurbustia · Ihintza
Txingorra · Elurra · Virga

Meteorologia

Eguraldiaren iragarpena
Antizikloia · Depresioa
Euskalmet

Artikuluak

Hodeiak · Haizea
Presio atmosferikoa
Klima · Tenperatura
Klimatologia · Atmosfera
Airearen kutsadura

 ik  ezt  al 

Airearen kutsadura eguratsaren berezko ezaugarrien eraldaketa da, gai kimikoek, gai biologikoek edo partikula esekiek sortua.

Orokorrean, energia-iturri diren ikatzaren eta petrolioaren errekuntzatik sortzen dira, batik bat, airea kutsatzen duten gasak. Erregai horiek kopuru handian erabiltzearen ondorioa da, beraz, airearen kutsadurarako bide nagusia.

Ikatzaren eta petrolioaren errekuntzan gas kaltegarriak eta partikula solido asko sortu eta askatzen dira atmosferan, eta hondakin kaltegarri horiek hautsa eta kea sortzen dituzte.

Kutsatutako airean dauden eta bizidunok arnasten ditugun aireko substantzia kutsagarrien artean, sufre dioxidoa, eta autoek eta motorrek sortutako ihes gasak, eta gasolinak daraman beruna daude.

Beste ondorio batzuen artean, kutsadura atmosferikoak berotegi efektua, ozono geruzaren suntsiketa eta euri azidoa sortzen ditu.

Eduki-taula

[aldatu] Berotegi efektua

Keak airea kutsatzen
Keak airea kutsatzen
Sakontzeko

 Sakontzeko, irakurri: Berotegi efektu

Substantzia organikoak erretzen direnean, karbono dioxidoa sortzen da, eta hori atmosferan pila daiteke.

Lurrera iristen den Eguzkiaren erradiaziorik gehiena espaziora itzultzen da argi (argi erradiazioa) eta bero erradiazio (uhin infragorriak) bezala. Atmosfera garbia bada, espaziora doan energi kopurua handiagoa izaten da.

Arazoa honetan datza: karbono dioxidoa nahiko ugari edo lurrun asko duen atmosferak uhin infragorriei eutsi egiten die, ez die uzten espaziora ihes egiten, eta airea berotu egiten da. Horri deitzen diogu karbono dioxidoaren berotegi efektua, gas horren eraginez Lurrean sor daitekeen gehiegizko berotzeari.

Berotegi efektuaren eraginez, hau da, efektu horrek sortutako tenperaturaren igoera horren ondorioz, Lurburuetako izotza urtu egingo daitezke, eta urtutako ur horrek itsasoetako maila igoaraziko luke. Gainera, planetako gune batzuk basamortu bihur daitezke, haizeen norabideak eta abiadurak aldatu etab. Aldaketa horien ondorioak aurrez asma ezinak dira, baina larriak izan daitezke.

Atmosferan kutsadura gutxiagotzeko premiazko neurriak aplikatuz bakarrik geldi daiteke berotegi efektu hori, erregai fosilen kontsumoa murriztuz eta energiaren erabilera arrazionalagoa eginez.

[aldatu] Ozono geruzako zuloa

Ikus daitekeen modura, Hegoburuaren inguruan dago ozono-geruzaren zuloa (1957-2001)
Ikus daitekeen modura, Hegoburuaren inguruan dago ozono-geruzaren zuloa (1957-2001)

Eguzkitik Lurrera datozen uhin ultramoreek erredura larriak sorraraz ditzakete, eta azaleko minbiziaren arriskua handiagotu. Erradiazio hori Lurrera zuzenean helduko balitz, bizitza ezinezkoa izango litzateke gure planetan. Zorionez, estratosferan ozono geruza bat dugu. Ozonoa hiru oxigeno atomoz osatutako substantzia bat da eta Eguzkitik datozen uhin ultramore kopurua handia desbideratzen du.

Azken urte hauetan ikusi ahal izan denez, ozono geruza hori mehetu egin da, eta zulo handi bat ere nabaritu zaio Antartikaren parean. Badirudi ozono geruza horren galera hegazkin supersonikoek eta CFC izeneko gaiek (kloro-fluoro-karbonatuak) eragiten dutela. Aerosol (esprai), hozkailu eta girogailuetan erabiltzen dira aipatutako substantzia horiek.

[aldatu] Hiri kutsatuenak

Sakontzeko

 Sakontzeko, irakurri: Hiri kutsatuenen zerrenda

Munduko Osasun Erakundearen arabera, hauek dira aire kutsadura handiena duten hiriak larritasunaren arabera:

  1. Mexiko Hiria
  2. Pekin
  3. Kairo
  4. Jakarta
  5. Los Angeles

[aldatu] Ikus, gainera

Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Airearen kutsadura
Tresna pertsonalak