Mundakako aratusteak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Atorrak izeneko taldea, Mundakako aratusteetan.

Mundakako aratusteak igande inautean ospatzen dira bereziki. Herriko gizon eta mutil gazteak, atorrak izenekoak, kalez kale ibiltzen dira musika jotzen, zuriz jantzita, buruan burkoaren azala dutela eta aurpegian biboteak eta papiloteak jantzita edo margotuta. Musika bandako zuzendaria, berriz, frak beltzez jantzita dator. Portuan, propio konposatutako abesti bat kantatzen dute, aurreko urteetako kantuekin batera. Igande arratsaldean, berriz, beltzezko emakumeak, laminak izenekoak, kaleratzen dira.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]