Inauteriak Euskal Herrian

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Unanuko inauterietako mamuxarroak.

Euskal Herrian ospatzen diren inauteriak, ihauteak, ihoteak nahiz aratusteak ere deituak euskalkia zein den, neguko janari erreserbak Aste Santuaren aurreko baraua baino lehen jateko (bereziki haragia eta arrautzak) beharrari daude loturik jatorrian, mundu osoko inauterietan bezalaxe. Inauteriak Asteartean bukatzen dira eta hurrengo egunean hasten da ofizialki baraua. Hainbat lekutan hurrengo larunbata ere erabiltzen da inauterietarako, adibidez Algorta eta Altsasun, eta igandea erabiltzen da Bilboko Santutxu auzoan. Zubieta eta Iturenen urtarrileko azkeneko igandearen osteko lehen astelehen eta asteartean izaten dira (Astelehenean Zubietatik Iturenera eta asteartean alderantziz).

Eduki-taula

[aldatu] Jatorria

Inauteri, ihauteri eta iyote bezalako ahotsak gehiagotan erabiltzen dira. Inauteri eleak "inausi" aditzarekin harremana bide dauka, arbolak inauteko garaiarekin, alegia.

Euskal Herrian zaratarekin ere Lurra esnatzeko deia zegoela uste da eta horregatik ereite jai batekin harremandu da askotan. Honen adibideak ikusi ahal dira Sakanako inauterietan (Olaztin simaurra botatzen da gurdi batetik, Altsasuko momotxorroek goldea erabiltzen dute lurra esnatzeko) eta Ituren eta Zubietako joaldunekin (zanpantzarrak), non zarata erritmikoan duen garrantzia. Hainbat herritan, batez ere Araban Porretero izeneko pertsonaia epaitu egiten da, kasu batzuetan putreek jan dezaten eta beste batzuetan errekara botatzen da.

[aldatu] Jaiak

Tolosako inauteriak zezen plazan.

Euskal Herrian esan bezala Inauteriek tradizio luzea zuten. Hala ere Hego Euskal Herrian Francoren diktaduran zehar jai hauek debekatu eta asko galzorian egon ziren. Nafarroan gehienek jarraipena izan zuten garai hartan Udaberri jai moduan. Nafarroa Behereko inauterietan desfile bat egin ohi da, Kabalkada izenekoa. Honetan parte hartzen duten pertsonaiarik ezagunenak Bolantak dira. Dantzariak dira eta lepotik zetazko koloretako zintak daramatzate. Desfilearen amaieran joaten dira. Hauetaz aparte Zaldikoak, Zapurrak, Makilaria, Erraldoitxoak eta abar joaten dira.

Araban Zalduondoko inauteriak dira ezagunenetakoak. Haietan, Markitos pertsonaia agertzen da.

Gipuzkoan Tolosa (ikus Tolosako inauteriak) eta Donostian dute garrantzi berezia eta biak ala biak inauteri hiritarrak dira. Inauterietako denbora arruntaz gain Ituren eta Zubietako inauteriak diren egun bertsuetan (Otsailaren 2a, Kandelaria) inude eta artzainen konpartsa ateratzen da Donostian. Antzuolan mantendu da sorgin dantza izeneko dantza, non mutilak neskaz mozorrotzen diren. Lezon ,berriz, Jaizkibeldik Trapujale jeisten da.

Zuberoan Maskaradak izaten dira garai honetan. Maskarada bi ataletan banatuta dago, beltza eta gorria.

  • Gorriak: Garbi eta dotore jantzita doaz eta haien kolore nagusia gorria da.
    • Txerrero
    • Artzaina
    • Gatuzain
    • kantiniersa
    • Zamaltzain...
  • Beltzak:Zikinetatik zikinenak dira eta musikarien atzetik doaz desfilea itxiz.
    • Ijitoak
    • Berzkinak

Enkarterrin Carrascoliendas zuten izena eta parte-hartzaileek oilar beltz bat eskuan, koplak abesten zituzten oilar beltzaren historia eta orduko kontuei buruz[1].

Lapurdin bi egun desberdintzen dira: Kaskarot eguna eta Zanpantzar eguna. Zanpantzar egunaren amaieran Zanpantzarra epaitu, kondenatu, fusilatu eta erre egiten dute. Hedabideetan azaldu ohi da Ituren eta Zubietako Joaldunak eta Zanpantarra gauza bera direla, baina ez da horrela. Zanpantzarra Joaldunen artean doan pertsonaia iletsua da.

[aldatu] Erreferentziak

[aldatu] Ikus, gainera

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak