Mungo Park

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Mungo Park
Mungo Park
Mungo Park esploratzailearen irudia.
Datu pertsonalak
Izen osoa Mungo Park
Jaio 1771ko irailarein 11a
Eskozia Selkirkshire (Eskozia)
Hil 1806
Flag of Nigeria.svg Bussa (Nigeria)

Mungo Park (Foulshiels, Selkirkshire, Eskozia, 1771ko irailaren 11 - Bussa, Nigeria, 1806) eskoziar esploratzailea izan zen. Afrika esploratzen jardun zuen, Niger ibaia topatu zuen lehenbiziko gizon zuria izan zelarik. Azken esplorazio horretan hil zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenengo espedizioan Gambiara joan zen (1795), Londresko African Association esploratzaile elkartearen zerbitzuan, Niger ibaia ikertzeko asmoz. Nigerreraino iritsi zen eta Segutik Sillara ibaia jaitsi ondoren, Bamakon barrena Pisaniara (Gambia) itzuli zen 1797. urtean.

Beste espedizio batean (1805), Nigerra iritsi zen Bamakondik igaro ondoren; han, lekukoen erasoaldi batean, hil zen. Travels in the Interior Districts of Africa (Bidaiak Afrika barneko eremuetan) obra idatzi zuen.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mungo Park Aldatu lotura Wikidatan


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]