Murder on the Orient Express (1974ko filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 01:01, 23 urtarrila 2016

Murder on the Orient Express (euskaraz Hilketa Orient Expressen) 1974ko Sidney Lumet estatubatuar misteriozko filma bat da. Agatha Christie idazlearen Murder on the Orient Express eleberri ospetsuaren zinemaratzea da. Albert Finney aktoreak Christiren eleberri ugarietako protagonista den Hercule Poirot belgiar detektibea antzeztu zuen.

Bestalde, garai hartako aktorek ezagun ugarik ere antzeztu zuten, tartean Lauren Bacall, Martin Balsam, George Coulouris, Jean-Pierre Cassel, Ingrid Bergman, Jacqueline Bisset, Sean Connery, John Gielgud, Wendy Hiller, Anthony Perkins, Vanessa Redgrave, Rachel Roberts eta Richard Widmark.

Orient Express luxuzko tren linea luzea zenan girotua dago.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Hercule Poirot bere adiskide Bianchi jaunarekin (Martin Balsam, eleberrian Bouc jauna) batera Istanbulen dago, eta bere bitartekariari esker Frantziako Calais udalerrira doan Orient Express trenean bidaiatzeko lekua lortu ahal izango du. Baina bidaia hasi denean trenean hilketa basati bat jazoko da, baina ezusteko elur ekaitza batek eta bertan belgikar detektibe buruargia egoteak hiltzaile ezezagunaren egitasmoak zazputuko ditu.

Aktoreak

Sariak

Sei Oscar Sarietarako izendapenak jaso eta Emakumezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria (Ingrid Bergman) irabazi zuen. Hamar BAFTA sarietarako izendapenak jaso eta hiru irabazi zituen: gizonezko bigarren aktore onena (John Gielgud), musika onena (Richard Rodney Bennett) eta emakumezko bigarren aktore onena (Ingrid Bergman).

Kanpo loturak