Musika Tuilerietan

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Musika Tuilerietan
Manet - Musique aux Tuileries rep.jpg
Édouard Manet, 1862
olioa oihalean · Inpresionismoa
76 × 118 cm
National Gallery

Musika Tuilerietan (La Musique aux Tuileries) 1862an Édouard Manetek margotutako olio-pintura da, lehen lan inpresionistatzat har daitekeena. Egun Londresko National Galleryn dago.

Frans Hals eta Diego Velázquez oinarri hartuta, margolan honetan Maneten estiloa dagoeneko ageri da, kolore orbanen bidez margotzea eta aisialdia oihaletako gaia izatea. Teknika hori erabiltzeak garaikideak eskandalizatu zituen: "begiak urratzen ditu ferietako musika belarriak odoletan jartzen dituen bezala".

Margolan honetan Manetek lagunak, artistak, idazleak, musikariak eta bere burua ere islatu zituen pertsonaien artean: Charles Baudelaire, Théophile Gautier, Henri Fantin-Latour, Jacques Offenbach, edo Maneten anaia, Eugène.